Albisteak
Errepideetako zuzendariarekin bilera N-1aren Oriako adarraz
2017-03-22 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Alkatea Gipuzkoako Diputazioko errepideetako zuzendariarekin bildu zen atzo, N-1etik Oriako zubira bitarteko bide-adarra lagatzeko baldintzez aritzeko.
Lasarte-Oriako alkatea, Jesus Zaballos, Gipuzkoako Foru Aldundiko Errepideen Kudeaketa eta Plangintzako zuzendari nagusi Mikel Uribetxabarria Barrenarekin bildu zen atzo. Bilera horretan, udalak N-1 errepidearen Oriako bide-tartea zein baldintzetan errezibitu nahi duen jakinarazi zion alkateak.
Diputaziotik komunikazio bat jaso zelarik, zeinetan jakinarazten baitzuten N-1 errepidea Oria auzoan sartzen denetik ibai gaineko zubira bitarteko bide-tartearen titularitatea udalari eskualdatzeko interesa zuela, udalak idatzi bat bidali zion , hiru gauza eskatuz:
-
Zesioa gure udal-barrutiaren barruan geratzen den bide-adarrera mugatu behar dela.
-
Egoera egokian egin behar dela, bai asfaltatzearen aldetik, bai bide-seinale horizontal eta bertikalen aldetik, eta azpiegiturak errebisatu ondoren.
-
Seinale bat ipiniko dela, bide-adar horretatik Oriara sartzeko baimena garraio publikoari eta bizikletei bakarrik emango diena.
Bileran, zuzendariak kontu horiek ahalik lasterren aztertzeko konpromisoa hartu du. Gogoarazi behar da aurki hastekoak direla, udalaren kargura, zubian irisgarritasuna eta oinezkoen segurtasuna hobetzeko obrak, oinezkoentzako zebra-bideak eginez.