Albisteak

Errege Magoen Desfilea

2015-11-27 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Urtarrilaren 5ean, Errege Magoen Desfileak berriz ere ilusioz eta magiaz beteko ditu Lasarte-Oriako kaleak.

 

Aurkezpenean, presente izan ziren Jesus Zaballos alkatea, Txus Alonso zinegotzia eta ekitaldia antolatzen duen Megaba elkarteko kideak: Gema Tejero, Mila Alfonso eta Lourdes Fernández..

 

Zaballosek eskertu egin zuen Megaba hainbat urtez egiten ari den ahalegina, horri esker mantendu ahal izan baita lasarteoriatarrontzat oso maitea den tradizio bat. Eskertze hori udaletxeko langileei ere hedatu die, eta bereziki boluntario guztiei, haiek gabeko ezinezkoa bailitzateke desfilea.

 

Urteko hitzarmena sinatu ondoren, Megabak aurtengo berritasun gisa nabarmendu zuen karrozak hobetu egin direla, bereziki “Izarra”, zirkulazioko istripuan hildako Endika Amilibiaren omenez egina. Jantziteriaren parte bat ere hobetuko da. Txus Alonsok eskerrak eman zizkien aurten berriro Erregeen Desfilearekin kolaboratzen duten entitate guztiei.

 

Usadioari jarraituz, urtarrilaren 5ean, 12:00etan, pajeak Okendo Plazan eta Brigitarren Plazan izango dira, haurren azken gutunak jasotzeko, goxokiak banatuz.

 

Goiz horretan bertan, Errege Magoak Atsobakar zahar-etxera joango dira, egoiliarren artean opariak banatzera.

 

16:00etan eta 17:15 arte, Errege Magoek harrera egingo diete hala nahi duten haurrei Brigitarren Komentuan ipinitako naximentuaren aurrean. Eta arratsaldean, 18:00etan abiatuko da Errege Magoen Desfilea, herriko kaleetan barrena ibiltzeko, Oria Etorbidean hasita (Brunet Parketik) eta Antonio Mercer Plazan bukatuz. Ibilbidea hau izango da: Oria Etorbidea, Zirkuitu Ibilbidea, Kale Nagusia, Ola Kalea, Brigitarren Plaza, Kale Nagusia, Hipodromo Etorbidea, Pablo Mutiozabal, Iñigo Loiola, Geltoki Kalea eta Hipodromo Etorbidea. Desfilea amaitutakoan, Errege Magoak balkoira igoko dira eta, handik, bildutako publikoa agurtuko dute, gutun batzuk irakurriko dituzte eta goxokiak botako dituzte.

 

Bukatzeko, Megabako ordezkariek gogorarazi zuten ireki dela 2015eko Lehiaketara marrazkiak aurkezteko epea. Gaia: Ekialdeko Errege Magoak. Hiru kategoria izango dira: 3-6 urtekoak, 7-9 urtekoak eta 10-12 urtekoak. Marrazkiak DIN A.4 paperean aurkeztuko dira, edozein teknikatan. Marrazkiak aurkezteko epea abenduaren 18an amaituko da, eta Kulturetxean horretarako prestatu den postontzian aurkeztu beharko dira. Kategoria bakoitzeko sarituek opari bana jasoko dute, eta haien artetik aterako da Errege Magoen Desfilea iragartzeko kartelean agertuko den marrazkia.

2015eko marrazki lehiaketaren oinarriak

 

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna