Albisteak

Erketz Dantza Taldeak hiru urteko hitzarmena sinatu du Udalarekin

2017-11-13 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Jesus Zaballos alkateak hitzarmena sinatu du gaur Erketz DT-ko lehendakari Ruben Arranzekin, zeinen bidez erakundeak 3.727 euro jasoko baititu urte honetarako. Erketzek, bere aldetik, konpromisoa hartu du urtean zehar hainbat emanaldi egiteko.

Zaballosek, Kulturako zinegotzi Maite Iglesias alboan zuela, eskerrak eman dizkio Erketzi orain arte egindako lanagatik, eta pozik agertu da. Erakundean gertatu den belaunaldi aldaketa azpimarratu du, gazte jende ugari baitago. Alkateak aitortu du, edonora doazela ere, oso leku onean uzten dutela Lasarte-Oriaren izena. Azkenik, datorren urtean eranskin bat sinatuko dela iragarri du, 50. urteurrenaren harira antolatzen ari diren ekitaldietarako. Erakunde gutxik ospatu dezakete horrelakorik.

Arranzek eskerrak eman dizkio Udalari lankidetzagatik. 50. urteurreneko ekitaldiengatik oso pozik daudela adierazi du. Horren haritik, laguntza eskatu die herritarrei, beharrezkoa izango baita.

Hitzarmenak, hiru urtekoa baita, 3.727 euro bideratuko ditu 2017rako, 3.779 euro 2018rako eta 3.832 euro 2019rako. Gainera, gehienez ere 5.500 euroko diru-laguntza emango du Udalak Dantzari Txiki eta Dantzari egunetarako.

Ordainetan, Erketz DT-k konpromisoa hartzen du jantzi eta musika tresnak mantentzeko eta honako ekitaldi hauetan emanaldiak egiteko: San Juan Sua, San Pedro eguneko ekitaldiak, Santa Ana ospakizunetan eta Dantzari Txiki eta Dantzari Eguna antolatzea.  

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna