Albisteak
Eratu da Lasarte-Oriako Enplegu-Mahaia
2016-05-20 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Gaur eratu da Lasarte-Oriako Enplegu-Mahaia. Gaur goizean, Villa Mirentxun bildu dira enpleguarekin zerikusia duten entitateak. Jesus Zaballos alkateak espero du lanabes giltzarri bihurtzea herrian enpleguaren alde parte hartzeko.
Gaur jaio den kontsulta-organo honek erreminta gisa balio behar du bai eragile publiko nahiz pribatuen lana koordinatzeko, bai gure herrian enplegu-sutapeneko politikak inplementatzeko.
Enplegu-Mahaian parte hartuko dutela baieztatu duten entitateak hauexek dira: PSE-EE, EH Bildu, ADLOP, EAJ-PNV eta PP udal-taldeak, ELA-STV, LAB, CCOO eta UGT sindikatuak eta Aterpea, Lanbide, Usurbilgo Lanbide Eskola, Zubigune, Michelin fundazioa, Donostiako Sustapena, Gureak, Gipuzkoako Bazkundea, ADEGI, REAS, Elkartu, Aspegi-Emekin eta Gipuzkoako Foru Aldundia. Ordezkaritza bikaina, abiatzen ari den lanerako.
Jesus Zaballos alkatea lehendakari izango duen Enplegu-Mahaia eratu ondoren, aztergaien artean aurreikusia dago Lasarte-Oriako Udalak onetsitako Enplegu-Plana aurkeztea, hori izango baita garatuz joan diren lanetarako oinarri gisa balioko duena.