Albisteak
Enpresek langabetuak kontratatzeko dirulaguntzak
2016-10-24 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Itzuli beharrik gabeko 205.500 euroko laguntza 20017ko maiatzaren 31 baino lehen langabetuak kontratatzen dituzten enpresei destinatuak. Eskaintzak Lanbideren bitartez egin beharko dira.
Enplegua Sustatzeko toki ekintzetarako Lanbideren laguntza deialdiaren babesean, 2016/06/16ko EHAAn argitaratua, Buruntzaldea-Beterri bailarako Udalek, hala nola, Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbilek, enplegua sustatzeko asmoz, langabetuak kontratatzeko diru-laguntzak eskaintzen dituzte. Inguruko enpresei zuzendurikoak dira, interesaturiko negozio orori, aipaturiko bailarako langabeak eta lan-eskatzaile moduan Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuan inskribatutakoak kontratatzeko.
2016ko aurrekontuan 205.500 € aurrikusi dira diru-laguntza honetarako. Zenbateko hau Lanbidek finantzatzen du.
Enpresek diru-laguntza honen onuradun izateko Lasarte-Oriako Lanbideko bulegoetan lan-eskaintza zehatza aurkeztu beharko dute edota jarduera horretarako Lanbidek gure eskualdean duen entitate kolaboratzaile batean eta Lanbidek proposaturiko izengaien artean egin beharko dute hautapena.
Kontratazio hauek burutzen hasteko 2016ko abuztuaren 22tik aurrerakoak dira. Diruz lagundutako kontratuek 2017ko maiatzaren 31 baino lehen bukatu behar dute, 5 hilabete gorako kontratuak izan ezik. Hala ere aipaturiko data baino lehen amaitu beharko dute kontratuaren lehendabiziko 5 hilabeteak.
Enplegurako laguntza ekonomikoak zenbateko hauen araberakoak izango dira:
1.-3000 euroko gehienezko laguntza, 3 hilabete iraungo duen lanaldi osoko kontratuko
2.-5000 euroko gehieneko laguntza, 5 hilabete edo gehiago iraungo duen lanaldi osoko kontratuko.
Bi kasuetan ez da kontratuaren kostuen %75 baino handiagoa izango.
3.-Diru laguntzak gehikuntza izango du honako hauek kontratatzen direnean: DSBEaren titular-hartzaileak, lehen enplegua lortu duten 35 urtetik beherako pertsonak eta iraupen luzeko langabetuak. Azken zenbatekoa ez da %100 baino handiagoa izango.
Kontratu partzialek %50eko lanaldia izan behar dute gutxienez eta kasu honetan adierazten den diru-laguntzaren erdia jasoko dute.
Hala ere, diruz lagunduko diren kontratu moten banaketa, diru-laguntzen deialdia arautzen duten oinarrien IV. Eranskinean jasotzen dena da.
Nobedade gisa, aurtengoan, eskualdeko udalek gauzatutako prestakuntza-ibilbideetan aritutako langabetuak kontratatzeko aukera izango da : Hazilan, hotelgintza, instalazio-elektroteknikoak eta dependentzia.
Enpresa edo profesional interesatuek eskaerak aurkezteko epea 2017ko martxoaren 31 arte izango dute, eta Andoaingo Udalaren Sustapen ekonomiko, enplegu eta Gazteria Saileko bulegoan egin beharko da( La Salle etorbidea 6. Urigain etxea ).
Diru-laguntzak 2016ko ekitaldiko udal aurrekontuaren araberako kreditu erabilgarria amaitu arte emango dira, eskaera behar bezala betea, sarrera data eta orduaren lehentasun-hurrenkera jarraituz.
Argibideak udalaren webgunean eta:
- Lasarte-Oria: Dionisio Ávila (943376179), d.avila@lasarte-oria.eus