Albisteak
Enpresa txikiak sortzeko laguntza berriak onartuak
2017-01-13 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Udalak itzuli beharrik gabeko finantzazio-lerro bat eman du, 24.400 eurokoa, merkataritzan, ostalaritzan edo zerbitzu pertsonaletan enpresa txikiak sortzeko. 15 izango dira enpresa onuradunak.
Laguntzen helburua gure herriko hirugarren sektorea indartzea da, merkataritza, ostalaritza edo zerbitzu pertsonalekin lotutako enpresa txikiak sortzen lagunduz.
Enpresa onuradunak hurrengo hauek dira:
- Oreka Taberna (1500 euro)
- Eka Studio (1800 euro)
- Peluquería Kids & You (1800 euro)
- Dulzia (1500 euro)
- Peluquería Marisa (1212 euro)
- Lourdes Ileapaindegia (1800 euro)
- Eco BB (1800 euro)
- Coworking Lasarte-Oria (1800 euro)
- Landuz Aholkularitza (1800 euro)
- Bar Txindoki (1800 euro)
- Carnicería Ez Zaky (1800 euro)
- Bar Also (1406 euro)
- Peluquería del Norte (1082 euro)
- Bazar Zam Zam (1800 euro)
- Estanco Lasarte 2 (1500 euros)
Laguntza eskatzerik izan dute, merkataritzako jarduera izanik, 2016ko urtarrilaren 1etik oinarri hauek argitaratu bitartean Lasarte-Orian merkataritzako, ostalaritzako edo zerbitzu pertsonalen prestazioko enpresa berri bat sortu duten pertsona fisiko nahiz juridikoek, betiere oinarrietan ezarritako baldintzak betetzen bazituzten.
Finantza daitezkeen gastuak hauek dira:
-
Enpresa eratzeko gastuak: irekitzeko lizentzia, jarduerako lizentzia, negozioa martxan jartzeko pagatu beharreko beste tasa batzuk, notariotzako eta erregistroko gastuak.
-
Errentamenduko gastuak, alokairu-kuotak.
-
Segurantza Sozialeko langile autonomoen erregimen berezian kotizazioa pagatzeari dagozkion kuotak.
-
Pertsona enplegatuak kontratatzearen gastuak. Nominak eta Segurantza Sozialeko kotizazioak.
-
Jarduera abian jartzeko eta haren kudeaketa administratiborako aholkularitzako eta gestoriako gastuak.