Albisteak

Enpresa txikiak sortzeko laguntza berriak

2016-11-03 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Udalak itzuli beharrik gabeko finantzazio-lerro bat sortu du, 24.400 eurokoa, merkataritzan, ostalaritzan edo zerbitzu pertsonaletan enpresa txikiak sortzeko. Gehienezko laguntza 1500/1800 eurokoa izango da. Oinarriak gizarte-eragileekin Enplegu Mahaian lan egin zuten

Gure udalerrian hirugarren sektorea indartzeko helburuarekin, Jesus Zaballos alkateak laguntza batzuen deialdia iragarri du, Lasarte-Orian merkataritzaren, ostalaritzaren edo zerbitzu pertsonalen sektoreei lotutako enpresa txikiak sortzeko.

Laguntza eskatu ahalko dute, merkataritzako jarduera dutelarik, 2016ko urtarrilaren 1etik oinarri hauek argitaratu bitartean Lasarte-Orian merkataritzako, ostalaritzako edo zerbitzu pertsonalen prestazioko enpresa berri bat sortu duten pertsona fisiko nahiz juridikoek, betiere oinarrietan ezarritako baldintzak betetzen badituzte. Aurkezteko epea 20 lanegunekoa da, argitaratzen denetik kontatuta.

Finantza daitezkeen gastuak hauek dira:

  1. Enpresa eratzeko gastuak: irekitzeko lizentzia, jarduerako lizentzia, negozioa martxan jartzeko pagatu beharreko beste tasa batzuk, notariotzako eta erregistroko gastuak.

  2. Errentamenduko gastuak, alokairu-kuotak.

  3. Segurantza Sozialeko langile autonomoen erregimen berezian kotizazioa pagatzeari dagozkion kuotak.

  4. Pertsona enplegatuak kontratatzearen gastuak. Nominak eta Segurantza Sozialeko kotizazioak.

  5. Jarduera abian jartzeko eta haren kudeaketa administratiborako aholkularitzako eta gestoriako gastuak.

Izaera orokorrarekin, diruz laguntzekoak diren gastuen % 40koa izango da diru-laguntza gehienez, topea 1.500 eurokoa delarik. Izaera partikularrarekin, Eragin Komertzial Maximoko Eremutik kanpo kokaturiko establezimenduentzat, erretiroagatik eskualdatuak badira edo eskatzaileak gutxienez % 33ko desgaitasuna aitortua badu, diru-laguntza gehienez ere % 60koa izango da, 1.800 euroko kopurura arte.

Programa honetan aurreikusitako laguntzak ezingo zaizkio diruz lagundutako gastu berengatik jasotako beste ezein laguntzari metatu. Gainera, negozioaren bideragarritasun programa bat aurkeztu behar izango dute.

Proiektuak 130 puntura arte baloratuko dira:

  1. Gastu arruntaren hasierako bolumen ekonomikoa. Gehienez 50 puntu.

  2. Sortutako enplegua. Sortutako 2. lanpostutik aurrera, Segurantza Sozialean haren alta emana badago. Gehienez ere 50 puntu.

  3. Proiektuaren memoria aurkeztua. Gehienez 15 puntu

  4. Bideragarritasun-plana. Gehienez 15 puntu.

    Informazio gehiago udalaren webgunean edo enplegu-dinamizatzailearekin kontaktatuz:

 

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna