Albisteak

Enpresa-sustatzaileentzako ikastaro berri bat

2016-03-22 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Gertu aholkularitza-enpresak prestakuntza-ikastaro berri bat antolatu du, “zeure negozioa sortzeko eta kudeatzeko”. Ikastaroa apirilaren 26tik 28ra emango da, eta dohainik da. Aldez aurretik Lanbiden hitzordua eskatuta, asteazkenetan Lasarte-Orian enpresa-sustatzaileei aholkularitza ematen dien enpresa bat da.

 

Zabalik dago “zeure negozioa sortzeko eta kudeatzeko” ikastaroan izena emateko epea. Ikastaroa Donostiako Urdaneta Kalea 18ko etxabeetan emango da, apirilaren 26an, 27an eta 28an. Ordutegia 18:00etatik 20:00etara izango da, baina bigarren txanda bat egiteko aukera ere badago 15:30etik 17:30era.

 

Ikastaroan interesatuta daudenek hona jo beharko dute:

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna