Albisteak
Enplegu-dinamizatzaile baten kontratazioa
2016-10-18 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Udalak enplegu-eskaintza bat plazaratzen du enplegu-dinamizatzaile bat 5 hilabetez kontratatzeko, herriko enplegu-planaren errefortzu moduan. Interesatuek Lanbidera jo beharko dute.
Kontratazio hau 5 hilabeterako izango da, % 67ko lanaldiarekin, astelehenetik ostiralera eta 9:00etatik 13:51ra bitartean. Soldata brutoa 1.510, 84 euro izango da, eta lanean hasteko aurreikusitako eguna azaroaren 7a da.
Pertsona kontratatuak beteko dituen funtzioak izango dira udaleko dinamizatzailearekin elkarlanean aritzea hurrengo gai hauek aplikatzen eta garatzen:
- Enplegurako 2016ko ekintza lokalak, eskualdeko enplegu-planean oinarrituak.
- Herriko enplegu-plana.
- Merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu pertsonalak aktibatzeko plana.
- Herrian enplegua sortzeko eta enpresak sustatzeko proiektuak.
- Turismo lokalaren arloko proiektuak.
Lanpostua eskuratu nahi dutenek bete beharreko baldintzak hauek dira:
- Emakume langabetua, Lanbiden enplegu-eskatzaile moduan inskribatua.
- Goi-mailako ikasketa unibertsitario amaituak eta garapen lokalaren esparruarekin zerikusia dutenak.
- EGA titulua edo baliokidea. Maila egiaztatzeko proba egin ahalko da.
- Ez da beharrezkotzat eskatzen eskainitako enpleguan edo tankerakoetan gutxienezko esperientzia bat izatea, baina esperientzia baloratu egingo zaie garapen lokalaren esparruan lan egin dutenei.
Bestalde, baldintza hauek baloratuko dira:
- Lehentasuna izango dute Lasarte-Orian edo eskualdeko udalerrietan erroldatutakoek.
- Antolamendurako, plangintzarako eta enpatiarako gaitasuna.
- Lanpostuarekin zerikusia duten aplikazio informatikoak maneiatzea.
- Curriculuma baloratuko da eta elkarrizketa pertsonala egingo da hautaketarako.
- Gehienezko adina: 35 urte.