Albisteak

Emakumeen zentroan ikastaro berriak

2014-01-20 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Emakumea

Emakumearen zentroak 2013/2014 ikasturteko bigarren hiruhilekoan eskainiko diren ikastaroez eta hurrengo asteazkenean, urtarrilaren 22an, irekiko den izen emateko epeaz informatu nahi du. Hiruhileko honetan, urtero eskaintzen diren ohiko ikastaroez gain, zentroak bere eskaintza zabaldu nahi izan du eskaeraren arabera emango diren ikastaro berriekin.

 

Lasarte-Oriako sexuen arteko bizikidetzarako Emakume Zentroa erreferentziako espazio gisa eta gizon-emakumeen arteko bizikidetza aski on baten sustapenerako jarduera munizipalak bultzatzeko eta koordinatzeko zentro gisa definitzen da.

 

Zentroak, elkartzeko toki, ikasteko, parte hartzeko eta sareak sortzen diren gune izan nahi du, eta banaka eta talde ahalduntzearen bidez ekarpenak egin gizarte aldaketa horretan, berdintasun formal batetik benetako berdintasun batera pasatuz.

 

Hau dela eta Lasarte-Oriako herritar guztien gune izatea bilakatzen du; anitza, plurala eta batez ere parekidea izanik. Berdintasunaren alde gurekin batera lan egin nahi duten pertsona guztientzat guneak sortuz.

 

Proiektu honek kurtso/tailer ildo bat du; bi gune ezberdinetan eskainiko direnak, emakume zentroan (Aralar plazan) eta "Villa Mirentxun". Hauetako batzuk ordua eta eguna zehaztua dute, besteak berriz eskaeraren arabera eramango dira aurrera.

 

 

Emakumeak historian

Ikastaro honetan orokorretik zehatzera joango gara, historian zehar egon diren emakume erreferenteak aztertzen hasiko gara, Lasarte-Oriako emakumeen kontakizunen bitartez Lasarte-Oriako emakumeen historia eraikitzen bukatzeko. Elkartzeko gune bat sortuko dugu emakumeek beraien istorio propioa eraiki dezaten.

 

Zer ote da feminismoa?

Ikastaro honetan hainbat kontzeptu aztertuko ditugu: Sexua, Generoa, Patriarkatua, sexu genero sistema, sozializazio bereizia… Elkarren arteko harremanak, emakumeak eta gizonak nola gizarteratzen garen, eta emakumeen egora eta hauen posizioa eremu soziopolitiko eta kultural ezberdinetan ulertzen lagunduz.

 

Hezkidetza. Umeen heziketaren gakoa.

Ikastaro honen bitartez egunerokotasunean gureganatzen ditugun jokaera ezberdinak aztertuko ditugu eta hauen bitartez erreproduzitzen ditugun balio, rol eta estereotipoak. Gure erantzukizuna berdintasun harremanetan oinarritzen den elkarbizitza lortzea da, hau guztia nola identifikatu eta praktikara eramateko baliabide ezberdinak garatuko ditugu.

 

Erotika eta sexualitateaz hizketan.

Menopausiaz modu positiboan eta gorputz sexuatuaz hitz egingo dugu; aukera erotikoei helduko diegu; baita emakumeen desirak jarraitu ahal ditzaketen logikei ere.

Zaintzaren agindua.

Ikastaro honetan zaintzaren inguruan hausnartuko dugu, baita zer suposatzen duen emakumeentzat ere: eskubidea edo obligazioa.

Jendearen aurrean hitz egin dezagun

Guneen banaketa historikoak (pribatuak emakumeentzat eta publikoak gizonentzat) jendearen aurrean hitz egiterakoan emakumeak zailtasun batzuk izatea izan du ondoriotzat. Ikastaro honetan zailtasun hauek aztertu eta landuko ditugu, hauek gainditzeko asmoarekin. Praktikan jarriko ditugun teknika ezberdinak ere ikasiko ditugu.

 

 

 

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna