Albisteak
Emakumeen Zentro Zibikoen ikastaroak
2017-01-26 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Zabalik dago Emakumeen Zentro Zibikoak antolatzen dituen ikastaroetan izena emateko epea. Izena emateko epea otsailaren 6etik 8ra da, zentroan bertan.
Hauek dira ikastaroak:
-
Biodantza (doan)
-
Kantua (doan)
-
Jantzi konponketa eta patroiak (doan)
-
Eskulanak: (51,00€)
-
Katekorratz-lanak (doan)
-
Bitxien Tailerra (doan)
-
Ehoziriak (43,96€)
-
Emakumeen arteko elkarrizketak (doan)
-
Tai-Xia (21,98€)
-
Orratz-lanak (doan)
-
Yoga (29,75€)
-
Sabel-dantza (30,60€)
-
Batuka (doan)
-
Antzerkia (51,00€)
-
Euskara Txokoa (doan)
Bestelako ekintzak:
- Bikotean elkarbizitzeko gakoak
- Egunerokotasunerako psikologia
- Sormeneko idazkera genero ikuspegitik
- Abilezia sozialak.
- Zentra-t, mugimendutik isiltasunera (meditazioa).
Informazio gehiago nahi izanez gero, jo ezazu Zentro Zibikora, 9:30etik 13:30era eta 15:30etik 19:30era. Dauden plazak baino pertsona gehiago izena emanda dauden ikastaroetan, zozketa bidez adjudikatuko dira plazak. Otsailaren 10ean, 12:00etan, egingo da zozketa Emakumeen Zentroan.
Jarduera guztiak talde-dinamika labur batekin osatuko dira, non berdintasun edukiak, ahalduntze prozesuak eta indarkeria matxistaren prebentzioa landuz joango diren.
Pro
Lasarte-Oriako Udalak euskararen erabilera bultzatzeko onartua duen planean adostutako hizkuntza-jokabideak jarraituko dira ikastaroetan.