Albisteak
Emakumeen Zentro Zibikoaren ikastaroetan izena ematea
2018-08-31 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Zabalik dago Emakumeen Zentro Zibikoak antolatzen dituen ikastaroetan izena emateko epea. Izena emateko epea irailaren 3etik 7ra da, zentroan bertan.
Lasarte-Oriako alkate Jesus Zaballosek, Zentro Zibikoko berdintasuneko teknikari Maite Iglesiasek eta Zerbitzu Sozialetako zuzendari Izaskun Oronozek aurkeztu dituzte aldi honetan egingo diren ikastaroak. Alkateak izena ematera eta ikastaroetan parte hartzera animatu zituen herritarrak, jarduera berriak nabarmenduz, hala nola zoriontsua izateko gakoen tailerra edo gorputza entzuten eta atenditzen ikasiz izenekoa.
Hauek dira ikastaroak, oso bariatuak, eta Lasarte-Orian erroldatutako pertsonentzako prezioak:
-
Biodantza (38,25 €)
-
Antzerkia (51,00 €)
-
Yoga (38,25 €)
-
Eskulanak (51,00 €)
-
Ehoziriak (43,96 €)
-
Tai-Xia (21,98 €)
-
Sabel-dantza (30,60 €)
-
Hipopresiboak (44,55 €)
-
Kantua (doan)
-
Jantzi-konponketa eta patroiak (doan)
-
Bitxien tailerra (doan)
-
Emakumeen arteko elkarrizketak (doan)
-
Orratz-lanak (doan)
-
Batuka (doan)
-
Euskara Txokoa (doan)
-
Indarkeriarik gabeko bizitzaren aldeko emakumeen gunea (doan)
-
Gure kultura orokorra lantzen (doan)
Bestelako jarduerak:
-
Bikoteentzako hazkunde erotikoa
-
Zoriontsua izateko gakoak
-
Gorputza entzuten eta atenditzen ikasiz
-
Zentra-t, mugimendutik isiltasunera (meditazioa)
Indarkeriarik gabeko bizitzaren aldeko emakumeen gunea astearteetan izango da, eta ez dago izena eman beharrik, nahi adina aldiz joan daiteke modu anonimoan. Gainera, haurtzaindegi-zerbitzua ere izango da gune horretara etorriko direla eta zerbitzu hori beharko dutela 3 egun lehenagotik abisatzen duten emakumeentzat.
Bestalde, Autogestioko Zerbitzua eskaintzen da, talde autonomoek nahiz elkarteek eska dezaketena, non zentroa dohainik lagatzen baita, betiere lekua libre badago eta jarduera dirua irabazteko asmoarekin egiten ez bada.
Dirua irabazteko asmoarekin ere balia daitezke Zentro Zibikoaren aretoak, udaleko ordenantza fiskaletan jasotako dagoen moduan.
Informazio gehiago nahi izanez gero, Zentro Zibikora jo behar da, 9:30etik 13:00etara eta 15:30etik 19:30era. Ikastaro batean izena emandako pertsonak benetan dauden plazak baino gehiago badira, zozketa bidez adjudikatuko dira plazak. Irailaren 10ean 12:00etan egingo da zozketa, Emakumeen Zentroan.
Jarduera guztiak talde-dinamika labur batekin osatuko dira, non berdintasuneko edukiak, ahalduntzeko prozesuak eta indarkeria matxistaren prebentzioa landuz joango baitira.
Lasarte-Oriako Udalak euskararen erabilera bultzatzeko onetsia duen planean adostutako hizkuntzazko jokabideak jarraituko dira ikastaroetan.
Argibide gehiagorako:
Telefonoa: 943 36 39 58
Webgunea: www.lasarte-oria.eus
E-maila: emakumezentroa@lasarte-oria.eus
Helbidea: Aralar Plaza 5.