Albisteak

Emakumeen saskibaloiko 4ko torneoa

2015-12-04 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Emakumeen saskibaloiko Euskadiko, Madrilgo, Gaztela eta Leongo eta Galiziako selekzioek lauko torneo bat jokatuko dute hil honen 6an eta 7an.

 

Emakumeen saskibaloi infantileko lau selekziok torneo bat jokatuko dute gure herrian: Euskadiko, Madrilgo, Gaztela eta Leongo eta Galiziako selekzioak. Espainiako Txapelketarako prestatze-prozesuan daude, eta hura jokatu baino lehen hauxe izango dute beren azken azterketa.

 

Lasarte-Oriako Udaletik egokitzat jo dugu Ostadarren eskutik datorren ekimen honi babesa ematea, zeren, kirola bultzatzea beharrezkoa bada ere, are gehiago baita emakumeen kirolaren kasuan.

 

Lehiaketa haien arteko lauko bat izango da. Selekzio bakoitzak hiru partida jokatuko ditu abenduaren 6an eta 7an, Lasarte-Oriako Kiroldegian, goizeko 10:15etik aurrera.

 

Partidak hauexek dira:

IGANDEAN

 

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna