Albisteak

Emakumearen zentroan haurrentzako jostailuak aukeratzen laguntzeko liburuxka egin dute

2014-12-23 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Emakumea

Lasarte-Oriako sexuen arteko bizikidetzarako emakume zentroak irailetik urtarrila bitarte zuen programazioan ikastaro ezberdinak aurkeztu zituen, hauen artean “jostailu ez sexista ezta belikoa ere“ zegoelarik.

 

Ikastaro honek merkatuak eskaintzen dizkigun jostailuak eta hauek transmititzen dizkiguten  balioak modu kritiko eta koherentean aztertzea zuen helburu.

 

Hezkidetza (Pertsona bere banakotasun berezitasunaren arabera, generotik at egiten den hezkuntza da, hau da irizpide sexistei jarraituz gizon eta emakumeei egokitutako rol, balio eta jarrerak kontuan hartu gabe heztea.) izan da tailer honetan egin diren hausnarketa eta ekarpenen ardatz nagusia.

 

Tailer honetako emaitzetako bat modu parte hartzailean osatu den liburuxka da, bertan jolas eta jostailuak aukeratzeko irizpide hezkidetzagileak jasotzen dira. Hemen duzue PDF formatuan.

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna