Albisteak

Emakume zentroak maiatza eta ekainerako ikastaroen programazioa aurkeztu du

2014-04-25 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Emakumea

Lasarte-Oriako emakume zentroak sexuen arteko bizikidetzarako erreferentziazko esparrua izan nahi du. Asmo honekin hainbat ikastaro, hitzaldi, erakusketa eta beste era bateko ekintzak ere prestatu ditu maiatza eta ekainean gauzatzeko.

 

Alde batetik hiruhileko osoan garatzeko ohiko zenbait ikastaro eskainiko ditu. Hauen artean: Yoga, Bitxiak, Jantzi konponketak eta patroiak, Orratz-lanak, antzerkia, kantua, eskulanak, pilates, ehoziriak, taichí, euskara txokoa eta sabel dantza, eta gainera beste bi ikastaro berri; zumba eta bio-dantza.

 

Bestetik, epe motzeko ikastarok ere emango dira: "Emakumeak historian", munduko eta lasarteko emakumeen istorioak ezagutzeko, "Hezkidetza gurasoentzako", "Oinarrizko interneta", "Nola hitz egin jendearen aurrean", "Haur sexualitatea gurasoentzat" eta makillaje ikastaro berezi bat, ez delako apaintzeko bakarrik izango eta gorputza zaintzeko nahiz indarrean dauden edertasun ereduak zalantzak ipintzeko ere balioko baitu. Era berean bi bideo-forum antolatuko dira nahiz eta oraindik zehaztu gabe izan filmen izenburua.

 

Gainera, bi hitzaldi ere eskainiko dira: Alde batetik, hitzaldi informativo bat, Lasarte-oriako osasun zentroko zoru Pelbikoaren indartzeko programa aurkezteko ekainaren 4an eta bestetik, etxeko langileen elkarteko kideek etorriko dira etxeko langileen eskubideak ezagutzera emateko maiatzaren 21ean.

 

Maiatzaren 16tik ekainaren 27ra erakusketa bat egongo da emakume zentroan "Homosexualak historian" izenburuarekin. Eta bukatzeko beste bi jarduera: bisita gidatua udal liburutegira maiatzak 28an eta emakume zentroaren urteurrena maiatzak 16an.

 

Ikastaro guztietan parte hartzeko aurreinskripzioa egiteko aukera apirilaren 28 eta 29an, goizez nahiz arratsaldez, izango da eta matrikula apirilaren 30ean, era berean, bai goizez eta naihz arratsaldez.

 

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna