Albisteak

Emakume-zentroak hurrengo lauhilekorako eskaintza zabal eta plurala luzatu du

2015-01-29 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Hurrengo astelehenean, otsailaren 2an, emakume zentroko ikastaro berrietan izen emateko epea irekiko da. Aurre-inskripzioa egin nahi dutenek datorren astean hiru egun izango dituzte goizeko 9:30etik 13:00etara eta arratsaldean 15:30etik 19:30era. Ikastaro guztiak otsailaren 16tik ekainaren 26ra artean egingo dira.

 

Ikusi ikastaroak

 

Lasarte-Oriako emakume zentroak sexuen arteko bizikidetzarako erreferentziazko zerbitzua izatearen bidean lanean dihardu. Horretarako lau hileko honetan adin desberdinetako herritar guztiei zuzenduta ikasteko, parte hartzeko, banaka eta taldeka ahalduntzeko eta elkartzeko toki izaten jarraitzeko ikastaro eta ekintza ezberdinak antolatu ditu.

 

Otsailetik ekainera denbora, modu eta elkarlanean toki desberdinetan burutuko diren ordaintzeko eta doako ekintzak antolatu dira.

 

Ikastaro luzeak (4 hilabete)

13 ikastaro izango dira, hauetatik 7 ordaindu beharrekoak eta beste 6 doakoak. Gainera, irailean hasi ziren kirol-ekintzek jarraipena izango dute.

Yoga, jantzi-konponketak eta patroiak, bitxiak, orratz-lanak, emakumeen arteko elkarrizketa-esparruak, biodantza, kantua, eskulanak, ehoziriak, tai-txia, euskararen txokoa, sabel-dantza eta antzerkia ditugu.

 

Ikastaro motzak

Guztira 9 ikastaro izango dira.

Oinarrizko interneta eta Google Apps erabiltzeko kurtsoak.

 

Ikusi ikastaroak

 

Topaketak

Otsailean jubilatuen elkartearekin eta maiatzean emakume etorkinekin topaketak antolatuko dira, emakumearen zentroko zerbitzuen informazioa eman eta elkarlana bideratzeko.

 

Sexualitateren inguruko ikastaroak Gaztelekuan

Programa honek lauhileko honetan izango dituen jarduera, berrikuntza nagusiak azpimarratzeko Gaztelekuan ireki den sexu-informazioko eta aholkularitzako bulegoak antolatutako hiru kurtsoak aipatuko genituzke:

 

Lasarte-Oriako berdintasun-diagnostikoa

Otsailaren 24an 18:30ean eta otsailaren 25ean 11:00etan Villa Mirentxun bilduko gara. Lasarte-Oriako emakumeen eta gizonen errealitatea ezagutzeko diagnostikoa burutzen ari gara, horretarako herritarren iritziak jaso nahi ditugu, gero datu-bilketa horren ondorioetatik Lasarte-Oriako Udaleko I. Berdintasun-plana sortzeko helburuarekin.

 

Emakume-zentroko barne-araudia lantzeko topaketa apirilean

Zeri erantzun behar dio zerbitzu honek? Nori zuzendua dago zentroa? Gizonezkoek ba al daukate parte hartzerik?... Galdera horiei guztiei erantzuteko, parte-hartzezko saioak egingo dira.

 

Ikusi ikastaroak

 

Aurreinskripzioa egiteko epea:

Otsailaren 2an, 3an eta 4an, 9:30etik 13:00etara, eta 15:30etik 19:30era.

 

Matrikulazioa

Otsailaren 9an, 10ean eta 11n, 9:30etik 13:00etara, eta 15:30etik 19:30etara.

 

Emakume-zentroaren erabilera autonomoa

Emakumeen zentroaren instalazioak unean uneko edo aldi baterako herriko taldeek eta emakume elkarteek era autonomoan erabiltzeko aukera. Orain artean bezala, nahi duen orok emakumeen zentroa bere eskura dauka.

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna