Albisteak
Emakume-zentroak datorren lauhilekorako eskaintza zabal eta askotarikoa prestatu du
2014-08-27 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Emakumea
Datorren astelehenean, irailaren 2an, emakume-zentroko ikastaro berrietan izena emateko epea irekiko da, eta aurreinskripzioa egin nahi dutenek datorren astean hiru egun izango dituzte, goizeko 9etatik 13etara eta arratsaldean 15:30etik 19:30era.
Lasarte-Oriako emakume-zentroak sexuen arteko bizikidetzarako erreferentziazko esparrua izan nahi du. Elkartzeko toki, ikasteko, parte hartzeko eta sareak sortzen diren gune, eta banaka eta taldeka ahalduntzearen bidez ekarpenak egin gizarte-aldaketa horretan, berdintasun formal batetik benetako berdintasun batera pasatuz.
Asmo horrekin, era guztietako ikastaroen eskaintza bat luzatzen du. Batez ere irailetik urtarrilera luzatuko diren saioek osatzen dute, baina tartean motzagoak nahiz urte guztiko zenbait ikastaro ere aurki daitezke. Landuko diren arloei dagokienez ere, era berean, askotarikoak izango dira; Zumba ikastaroetatik hasi eta konplexurik gabeko makillaje-ikastaroetara.
Gainera, lauhileko honetan, ikastaroez gain, beste aktibitate-mota batzuk ere eskainiko dira, hala nola hitzaldi eta erakusketak. Eta, emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunaren inguruan, egitarau berezi bat antolatuko da, beste urteetan egin izan den moduan.
Beraz, edonoren gusturako lauhileko honetan, astelehenetik ostiralera, egunero era ezberdinetako ikastaroak izango dira:
Irakurri ikastaro eskaintzaren eskuorria
Astelehenetan:
Antzerkia, Yoga, jantzi-konponketa eta patroiak, bitxiak eta orratz-lanak (17 saioz osatuak).
“Gure giza abileziak eta komunikazio-estiloa” hobetzeko 4 saioko ikastaroa emango da azaroan.
Asteartea:
Biodantza, kantuak eta eskulanak (17 saioz osatuak).
“Makillajea lotura eta konplexurik gabe” landuko duen 4 saioko ikastaroa emango da urrian.
Asteazkena:
Ehoziriak eta Tai-txia (17 saioz osatuak)
“Kafe inguruko hizketaldiak” izango dira hilabeteko bigarren eta laugarren asteazkenetan, eta “hezkidetza” jostailu ez sexista ezta belikoen inguruko 4 saio egingo dira urrian zehar.
Osteguna:
Euskara-txokoa eta inauterietako konpartsaren prestakuntza.
Ostirala:
Sabel-dantza (17 saio).
“Emakumeak historian” 4 saiotako ikastaroa izango da urrian zehar, eta “Aitatasuna gaur” abenduan.
Irakurri ikastaro eskaintzaren eskuorria
Aitatasuna gaur, gizonei zuzenduriko ikastaroa (abenduan)
Tailer hauetan arduratsuak, zoriontsuak eta berdintasunean oinarritzen diren aitatasun-ereduak landuko dira. Hiru tailer ezberdin eta autonomo landuko dira, gai hauen inguruan: zaintza arduratsua, gurasoen sexualitatea haurdunaldi-erditzearen aurretik eta ondoren, eta seme-alaben hezkidetza.
Oinarrizko interneta
Urriaren 6tik 17ra, KZ Gunean, internet munduan sartzeko ikastaroa emango da.
Kiroldegia
Aurtengo ikasturtean, Zumba (ostiraletan) eta Pilatesa (asteazkenetan) urte osoko ikastaroak ere izango dira, baina jarduera horien ohiko lekua aldatu egingo da eta kiroldegian izango dira. Orain artean emakume-zentroan egiten ziren, baina, espazio falta, dutxen eta lekuaren egokitasun eza dela eta, lekuz aldatzea erabaki da. Horrela, beraz, kiroldegian emakume-zentroko talde berri bana osatuko dira Zumba eta Pilateserako. Gainera, bi ikastaro horiek egiten dituztenek asteazken arratsaldeetan luzaketa-saioetan doan parte hartzeko aukera izango dute.
Irakurri ikastaro eskaintzaren eskuorria
Emakume-zentroan berritze-lanak
Uda honetan zehar, emakume-zentroa berritzeko asmoz, barneko margotze-lanak hasi dira, eta etorkizunean kanpoko itxura ere berrituko da.