Albisteak
Emakume langileen nazioarteko egunaren harira egitarau zabala antolatu du Udalak
2015-02-27 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Emakumea
Igande honetan hasi eta hurrengo aste osoan zehar ekimen ugari izango ditugu emakume langileak protagonista izango dituen egitarauaren barruan. Donostiako “Lilatoi”-rako zita, dantza, hitzaldia eta antzerkia izango ditugu beste batzuen artean:
EGITARAUA
Martxoak 1 Igandea
9:15 Lasarte-Oriako emakumeen topaketa Euskotren geltokian sarreran Donostiako Lilatoi lasterketara joateko.
Martxoak 4 Asteazkena
18:30 Tailerra: Emakumeen Ahalduntzea “norbanakotik kolektibora” Arabako Solidaridad Internacional elkartearen eskutik. Sexuen elkarbizitzarako emakumearen zentroan.
Martxoak 5 Osteguna
11:30 Landaberri ikastola jolas orduan ikasleekin “Martxoaren 8ko egunaren inguruko hausnarketa eztabaidak” burutuko dira.
Martxoak 6 Ostirala
11:30 Institutuan jolas orduan ikasleekin “Martxoaren 8ko egunaren inguruko hausnarketa eztabaidak” burutuko dira.
20:00 Helduentzako antzerki emanaldia, Molièren “Tartufo” Lan eta Lan antzerki taldearen eskutik. Manuel Lekuona Kultur etxean. Sarrera 3€.
21:30 Senblante Andaluz-en elkartean Udalarekin elkarlanean Herri Afaria. Ondoren musika-dantza emanaldia egongo da.
Martxoak 7 Larunbata
11:00 Lasarte-Oriako Kultur Etxeko Liburutegian, “Do, Re, Mi, golkua bete ipuin” izenburupean 4 urtetik gorako haurrentzako ipuin-kontalaria . Ipuin kontalaria: Amaia Arriaran Riza.
Martxoak 8 Igandea, (Okendo Plazan)
11:30 Senblante Andaluz-en “Zanbra” dantza taldearen ekitaldia.
12:00 “Emakumeen nazioarteko eguna” ospatzeko elkarretaratzea.
12:15 Herritarren partaidetzarekin argazki-marrazki mural bat osatuko da.
12:30 Okendo plazatik abiatuz trikitilariekin kalejira.