Albisteak
Elkarteen urtekariaren aurkezpena, apirileko berritasun nagusia
2017-03-28 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Maite Iglesias kulturako zinegotziak eta Xabier Goitia kulturako arduradunak apirileko agenda kulturala aurkeztu dute. Haren alderdi nabarmenetako bat herriko elkarteen urtekari berriaren aurkezpena da.
Urtekaria, udalak bultzatua eta finantzatua eta Lasarte-Oria aldizkariko arduradunek landua, hilabete honetan aurkezten den nobedade bat da. Urtekariak Lasarte-Oriako elkarte mordo batek iaz izandako jarduera jasotzen du. Haren aurkezpena apirilaren 5ean izango da, Kulturetxean.
Zinema-programazio mardul batekin batera, bi antzezlan nabarmenduko ditugu. Apirilaren 1ean, Korrika Kulturalaren eskutik, Bea Egizabalek eta Ane Labakak Erradikalak Gara obra eskainiko dute. Hilaren 29an, Dantzako Nazioarteko Eguna dela eta, Markeliñe Taldeak Euria haurrentzako obra eszenaratuko du.
4ean Danok Kidek, bere 12 musika topaketen artean, Elsa Ferreren Soilik biolin barrokoko kontzertua ekarriko du Birgitarrenera.
Irailaren 10tik 23ra, Antonio Mercero espazioan, SAEDen Adiskideen Elkarteak “Amasahara” argazki-erakusketa eskainiko du,
Hil honetan, haurrentzako zinemak El regalo de Molly Monster filma ekarriko du martxoaren 2an. Hilaren 9an Teresa eta Galtzagorri proiektatuko da euskaraz, 23an La vida de Calabacín, eta 30ean Los pitufos: la Aldea Escondida.
Helduentzako zinemak martxoaren 2an Vivir de noche eskainiko du, 9an Es por tu bien, 23an LalLa Land eta 30ean Kong: la isla Calavera.
Okendo zine-forumak hilaren 7an Frantza proposatzen digu jatorrizko bertsioan, eta 21ean La La Land.