Albisteak
Elastikoen banaketa “Ondo Ibili” programako parte-hartzaileen artean
2015-11-13 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Jesus Zaballos alkateak gaur banatu ditu lehenbiziko elastikoak “Ondo Ibili” osasun-programan parte hartzen duten adinekoen artean.
7 lagunek jaso dute gaur, alkatearen eskutik, 10 ibilbide osasungarri egin dituztela akreditatzen dien elastikoa. Zaballosek aktibo mantentzera animatu ditu adineko pertsonak, beren bizi-kalitatea eta osasuna hobetzeko.
“Ondo Ibili” adineko pertsonei zuzendutako programa bat da, Kiroletako eta Zerbitzu Sozialetako departamentuak herriko Biyak Bat, Odo-Emaileak eta Nagusilan elkarteekin bigarren urtez lantzen ari direna eta 3. adinaren zahartze aktiboa indartzeko helburua duena.
Ostiralero 11:00etan, Okendo Plazatik abiatuta, hainbat ibilbide egiten dira, aldez aurretik definituak. Herriko adinekoei boluntarioek laguntzen diete beren ibilbidean, eta entregatu zaien kontrol-kartilla batean zigilua jartzen zaie. Aurten ezarri zen ezen 10 ibilbide betetzen dituenak elastiko bat jasoko zuela aitormen moduan.