Albisteak

Ekainaren 11tik 22ra zabalik egongo aurre-matrikulazio epea Dantza Eskolan

2018-06-08 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Ekainaren 11tik 22ra zabalduko da aurre-matrikulazio epea Dantza Eskolan, 2018-2019 ikasturterako.

Matrikulazio epea irailaren 10etik 19ra izango da, Manuel Lekuona kulturetxean. Urriaren 1ean hasiko da ikasturtea.

10, 11 eta 12 urteko taldeetan sartu nahi duten ikasle berriek eta “helduek” mailaketa-proba bat egin beharko dute.

LANERAKO PLANA

Psikomotrizitatea (lateralitatea), kokatzeko era (oinak, belaunak, aldak, gorputz-enborra), inprobisazioa, “dantzara bideratutako” prestakuntza fisikoa. Lurreko ariketa-serieak potentzia eta malgutasuna areagotzeko: oinak, hankak, bizkarrezurra, abdomena, omoplatoak, denboraren pertzepzioa, espazioaren pertzepzioa.

ORDUTEGIA:

6 urte: astelehen eta asteazkena, 17:30 – 18:15

7 urte: astelehen eta asteazkena, 18:15 – 19:00

8 urte: astearte eta osteguna, 17:30 – 18:30

9 urte: astearte eta osteguna, 18:30 – 19:30

10 urte: astelehen eta asteazkena, 17:30 -18:30

11 urte: astelehen eta asteazkena, 18:30 – 19:45

12 urte:  astelehena, 19:45 – 21:15; ostirala,    17:30 – 19:00.

Helduak*: asteazkena, 19:45 – 21:15; ostirala, 19:00 – 20:30.

PREZIOAK:

32,70 € / hileko, erroldatuentzat.

56,25 € / hileko, erroldatu gabeentzat.

%10eko hobaria izango dute gazte-txartela dutenek.

Liburuxka ikusi

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna