Albisteak

EHP sarreren salmenta eta taberna kudeatzeko gonbidapena

2017-12-05 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Lasarte-Oriako Udalak herriko irabazi-asmorik gabeko elkarte eta entitateak (kirol-taldeak eta kultura-taldeak, elkarte solidarioak, etab.) abenduan Michelingo frontoian antolatu ohi den Eguberrietako Haurren Parkeko (EHP) sarreren salmentaren eta tabernaren kudeaketan parte hartzera gonbidatzen ditu.

Horrela, eta elkarte eta talde horiek herrian egiten duten lan baliotsua kontuan izanda, helburua litzateke diru estra bat eskaintzea, zuen jarduerekin aurrera jarraitzea erraztuko dizuena.

Hautatutako taldearen erantzukizuna izango da EHPko sarreraren kontrola bezala tabernaren kudeaketa ere EHPa irekita dagoen orduetan. Salmentarako sarrerak (helduek, euro batean) Gazteria, Festak eta Kirolak departamentutik emango dira zuzenean. Tabernaren kudeaketak haren horniketa eta ustiaketa inplikatuko du, eta lortutako irabaziak, berriz, hautatutako taldearentzat izango dira osorik. Oraingo honetan, aukera izango da sarreren kudeaketaz bakarrik arduratzeko.

Laneko egunak 9 izango dira, eta Interesaturik dauden talde eta entitateek aldez aurretik justifikatu beharko dute hura kudeatzeko gaitasun eta pertsonal nahikoa badaukatela.

Prozedura honako hau izango da:

Deialdi irekia egingo zaie udalerriko talde eta entitate guztiei. Interesatuek eskaera bat aurkeztu beharko dute abenduaren 14a baino lehen udaletxeko erregistroan.

Onartutako eskaera guztiekin lista bat egingo da, eta zozketa eginez zehaztuko da zeinek kudeatuko duen 2017ko Eguberrietako Haurren Parkea.

Lortutako lista hori datozen urteetan Eguberrietako Haurren Parkea zein taldek edo entitatek kudeatuko duen erabakitzeko erabiliko da, lista horretan zenbatgarren dauden kontuan izanda.

 

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna