Albisteak

Egitasmo berria: Aurtengo San Pedroetako balorazioa internetez egiteko aukera

2013-09-25 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kultura eta Jaiak | Udala

Lasarte-Oriako Udalak gure herriko jaiak urtetik urtera hobetzen joan daitezen, 2013ko San Pedroen balorazio herritarren artean egiteko egitasmo bat martxan jarri zuen orain dela bi aste. Horretarako Gazteria eta festetako departamentuak etxe guztietarako eskuorri bat banatu zuen, ondoren Udal eraikinetan kokatuak dauden parte hartzeko postontzietan jasotzeko.

 

Orain berrikuntza bat gehiago gehitu nahi dugu, etxetik mugitu gabe, udaleko web-orrian ere jaien inguruko iritzia emateko aukera. Iritzia emateko epea Irailaren 30ean bukatuko da. Animatu eta parte hartu!

 

Klikatu hemen zure balorazioa internetez egiteko

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna