Albisteak
Ebatzi dira kirol-elkarteentzako 2016ko diru-laguntzak
2017-10-23 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Lasarte-Oriako 4 kirol-elkartek jasoko dituzte 2016 urteari dagozkion diru-laguntza onartuak: Ostadar, Texas, Intza eta LOKE elkarteek 33.578,75 euro jasoko dituzte guztira, urteko jardueretarako.
Eskaera jaso eta baremazioa egin ondoren, kirolen arloak honako proposamen hau egin du, Alkatetzako dekretu bidez onartua:
Ostadar S.K.T. 25.101,07 euro
Texas Lasartearra F.T. 3.050,70 euro
Intza K.E. 2.252,60 euro
Lasarte-Oria K.E. 3.174,38 euro