Albisteak
Ebatzi da martxoaren 8ko kartelen lehiaketa
2018-03-07 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Martxoaren 8ko kartelen lehiaketako sariak banatu dira. Irabazlea Maren Urkizu Urruzola (zb. 3) izan da, eta haren proposamena erabiliko da datorren urteko martxoaren 8ko kartela egiteko.
Jesus Zaballos alkateak banatu zituen, Emakumeen Zentro Zibikoan, Zerbitzu Sozialetako sailak antolatutako martxoaren 8ko kartel-lehiaketaren sariak. Aurkeztutako 5 proposamenen artean deliberatu ondoren, epaimahaiak hurrengo emaitza hau erabaki zuen:
- Saria (150 €) – Maren Urkizu Urruzola
- Saria (120 €) – Ainhoa Iturriza, Leire Ipiña, Sandra Rojo, Marta Rojo, Naroa González y Saioa Ortiz.
- Saria (90 €) – Maite Jauregi Alberdi.
Sariaz gain, kartel irabaztuna Emakumeen Nazioarteko Egunaren ospakizunak iragartzeko erabiliko da datorren urtean.