Albisteak
Donostia – Lasarte-Oria bidegorriaren proiektua aurkeztuko da asteazkenean
2014-03-07 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Hirigintza eta zerbitzu orokorrak
Hurrengo martxoaren 12an, asteazkena, arratsaldeko 18:30etan Manuel Lekuona Kultur Etxeko hitzaldi aretoan Udaleko eta Gipuzkoako foru aldundiko arduradunak izango dira Donostia eta Lasarte-Oria lotuko dituen bidegorriaren proiektua aurkezten.
Aurkezpen horretan, orain artean eginiko lana eta proiektuaren gaur egungo egoera azalduko dute eta herritarren iritzi nahiz ekarpenak jaso dituzte. Gainera, bertan izango da Unai Erroitzenea Mugikortasun eta garraio publikoko zuzendari nagusia.
Beraz, herritar interesatu guztiei bertara joateko gonbidapena egiten du Udalak, guztion artean proiektuak borobildu baititzakegu.