Albisteak

Donejakue Bidearen seinale berriak

2016-07-26 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Donejakue Bidea Lasarte-Orian barrena markatzen duten seinale berriak jarri dira. Lasarte-Oria, barrualdetik Frantses Biderantz doan bidearen parte dena, Saiatz Bidean aurkitzen da.

Lasarte-Oriako Udala, gure herrian turismoa garatzeko daraman programaren barruan, Donejakue Bideak gure eskualdean barrena egiten duen ibilbideari balio handiagoa emateko lanean ari da. Irundik datorren ibilbide hori Gipuzkoaren barrualdean sartzen da, Frantses Bidea esaten zaion eta Orreagatik datorren santiago-bidearekin lotzeko.

Ipini diren 4 seinale horiei esker, hobeto orientatuko dira erromesaldi hori egiten dutenak, horretarako Saiatz Bidea hautatzen badute. Bere garaian, Druck Servicios Gráficos SLU enpresari adjudikatu zitzaion 1476 eurogatik Donejakue Bideak Lasarte-Orian barrena egiten duen ibilbidea erakusteko balioko duten seinaleen hornikuntza.

Saiatz Bidea Hernanin abiatzen da. Hango herrigune historikotik irtendakoan, bidea Santa Barbara bailarara iristen da. Gora egiten du eta hortik Agirre baserrira, gero Lasarte-Oriako hilerritik igaroz. Hori eginda, Zabaleta auzoa gurutzatu eta, Buenos Aires aldapan behera jaitsiz, Lasarte-Oriaren erdialdean sartzen da. San Pedro elizatik Zubietako kalerantz egiten du, han dagoen Santiago elizara.

Beste aldetik, Behemendi elkartea plano bat prestatzen ari da, ibilbide hori ezagutzera emateko eta zeharkatzea errazago egiteko. Planoa urrian eskuragarri egongo dela aurreikusten da.

 

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna