Albisteak
Donejakue Bidea
2015-12-11 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Lasarte-Oriako Udalak 14.974 euro bideratuko ditu trafikoko seinaleetarako eta 1.476 euro Donejakue Bide historikoak gure herrian barrena egiten duen bidea seinalatzeko.
Señales Girod SL enpresa izan da trafikoko seinaleak hornitzeko kontratuaren adjudikatarioa, 14.973,65 euroko zenbatekoan. Helburua da udaleko brigadaren biltegian dauden seinaleak berrornitzea, premia berrietarako edo etorkizuneko birjartzeetarako.
Era berean, Druck Servicios Gráficos SLU enpresari adjudikatu zaio Donejakue Bideak Lasarte-Orian barrena egiten duen ibilbidea erakusteko balioko duten seinaleen hornikuntza. Berritasun bat da, Lasarte-Oriari aitormena ematen baitio ibilbide baten parte gisa: Saiatzeko Bidea, Hernanitik sartuta gure herria gurutzatzen duena Zubietan sartu arte.