Albisteak
Doako formakuntza lan bertikaletan
2017-01-20 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Eskualdeko udalek 21-29 urteko gazte langabetu eta ikasketarik egiten ari ez direnentzat lan bertikaletan doako ikastaroa antolatzen dute. Izena emateko epea urtarrilaren 30an amaituko da.
Ikastaroa, urtarrilaren 31tik ekainaren 9ra egingo dena, 21-29 urteko gazte langabetu eta ikasketarik egiten ari ez direnei zuzenduta da. Klaseak 9:00etatik 15:00era izango dira Andoaingo Urigain Etxean, eta 12 plaza daude libre.
Hauxe da ikastaroaren edukia:
- Gizarte eta lan orientazio eta integraziorako teknikak.
- Espezialista soka bidezko sarbide tekniketan (IRATA nazioarteko ziurtagiria lortzeko aukera).
- Espezialitaterako formakuntza.
- Praktikak.
Ekintza hau Txertatu Merkatuan priektuaren baitan egin da Gazte enplegurako 2014-2020 Programa Operatiboaren bidez. Proiektu horren finantziaziorako funtsen 91,98%, haiz zuzen ere, Europako Gizarte Funtsak eman du eta GARAPENEk koordinatzen du
Izena emateko epea urtarrilaren 30an amaituko da. Informazio gehiago:
Telefonoa: 943 30 42 21
Korreo elektronikoa: txertatumerkatuan@andoain.eus
Facebook: Txertatu Merkatuan. Beterri-Buruntza