Albisteak
Diru-laguntzen 2017-2019ko Plan Estrategikoa onetsi da
2017-04-11 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Udalbatzarrak 2017-2019 eperako Diru-laguntzen Plan Estrategikoa onetsi zuen. Epe horretan udalak pertsonei, familiei edo entitate pribatuei emateko aurreikusita dauzkan diru-laguntzak jasotzen ditu plan horrek.
Planak bi parte ditu: lehenbizikoa, xedapenezkoa, planaren funtzionamendua arautzen duena; eta bigarrena, diru-laguntzen lerroak eta hiru urteetarako aurreikusitako kontu-sailak jasotzen dituena.
Urtero udaleko aurrekontuek plana betetzeko beharrezkoak diren kontu-sailak jaso beharko dituztela ezartzen du, eta erreminta baliagarria da, beraz, aurrekontuak planifikatzeko.
Plan hori kontrolatzearen ardura udaleko kontu-hartzailearena izango da, eta, planaren iraunaldia amaitutakoan, sail guztietako arduradunek Alkatetzari memoria bat aurkeztu beharko diote, zeinetan jasoko baitute planaren betetze-maila, diru-laguntzak emateak lortu nahi ziren helburu eta efektuetarako izan dituen efikazia eta efizientzia, eta konklusioak, hurrengo Diru-laguntzen Plan Estrategikoa lantzeko iradokizun eta proposamenarekin.