Albisteak
Deklarazio instituzionala. Hiesaren kontrako borrokaren munduko eguna dela eta.
2015-12-02 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala
Lasarte-Oriako Udaleko Bozeramaleen Batzarrak, HIESaren kontrako Borrokaren Munduko Eguna dela eta, aho batez adosten du honako deklarazio hau:
Parisko Deklarazioak dioen moduan, une historiko batean aurkitzen gara HIESari erantzuna emateko. Aurrerapen zientifikoei, aktibismo komunitarioari eta helburu komuneko konpromiso politikoari esker, HIESaren epidemiari mundu mailan 2030. urterako amaiera emateko benetako aukera dugu. Hiriek denbora luzea daramate lehenengo lerroan HIESari erantzuna emateko orduan eta orain posizio paregabe batean daude ekintza bizkorren aitzindari izateko, 2020. urtean 90-90-90 helburuak lortzeari begira: GIBarekin bizi diren pertsonen % 90ek beren egoera serologikoa ezagut dezatela; beren egoera serologikoa ezagutzen dutenen % 90ek tratamendua jaso dezatela; eta tratamenduan dauden pertsonen % 90ek karga birala ken dezatela.