Albisteak

Datorren larunbatean Lasarte-Oriako II.Lore eta landareen azoka izango da

2014-03-21 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Sozioekonomia

Datorren larunbatean, martxoaren 29an goizeko 9etatik 14etara, Lasarte-Oriako II LORE ETA LANDAREEN FERIA BEREZIA burutuko da Behemendi Landa Garapenerako Elkarteak eta Lasarte-Oriako Udalak antolatuta.

 

Joan den urtean Udalak tokiko ekonomiaren inguruan izandako parte hartze bileretatik larunbat goizetan antolatutako ekimenek udalerriko merkataritzan modu positiboan eragiten zutela ondorioztatu zen. Eta hori horrela izanda, urte osoan zehar ekimenak antolatzeari ekin zion Udalak, tartean gaur aurkeztu den lore eta landare azoka.

 

Behemendi Elkarteak 2002 urtean ekin zion Baserriko Produktuen Feria Bereziak antolatzeari. Ekintza honen zergaitiak baserritar produktuen feriek bizi duten beherakada prozesuan datza. Beherakada honen arrazoi nagusiak ondorengoak dira:

 

 

Kontutan hartu behar da ere feria berezi hauek izan direla baserritar profesionalentzat bere ekoizpena saltzeko bide ezin hobea.

 

Feria hauek helburu bakar eta nagusia dute: baserriko produktuen salmenta bide hauek sustatzea. Feria berezi hauek salmenta puntu izateaz gain, baserriko produktuen promozio eta erakusketa-gune ere izan behar dute.

 

         Alde batetik, merkatu asteberuan kokatzearekin aisialdi ekintza bezala ere aurkeztu liteke, aste egunetan joan ezin duen jendeari feria hauetara hurbiltzeko aukera emateko. Bestetik, baserritar feria hauek inguruko dendarientzat ere baliogarriak izan litezke, eskeintzen diren produktuak ikus ditzaketelako eta gustokoak badira ekoizlearekin zuzenean kontaktua egin dezaketelako.

 

Beraz, hurrengo larunbatean, martxoak 29an, Lasarte-Oriako Okendo plaza udaberriko lore zein landare mota ezberdinen erakustoki paregabea bilakatuko da. Bertan Gipuzkoako lore eta landare ekoizle-profesional nagusiak bilduko dira, 85,5 m2-ko erakusketa izango delarik. Feria goizeko 9:00etan hasiko da, eguardiko 14:00-k arte iraungo duelarik. Bertan “Landare Azokak” Elkartea osatzen duten ekoizleetako zazpik parte hartuko dute. Elkartea honek, bailarako Landa Garapenerako Elkarteen eta Udaletxeen laguntza baliatuaz, mota honetako ferien antolaketa sustatu nahi du Gipuzkoako herri nagusienetan.

 

         Feriaren ordutegia goizeko 9:00etatik eguardiko 14:00ak arte izango da eta lore-landare eskeintza zabala aurkeztuko da: garaiko landarean, barnerako eta kanporako landareak, zuhaiskak, jateko diren fruitu txikien zuhaiska ekologikoak, landare aromatikoak eta sukaldaritzarako landareak, cactusak eta landare zukutsuak, bonsaiak, e.a…

 

Bere landareak erakusgai jarriko dituzten hamar landare haztegiak ondorengoak izango dira:

 

Aranburu: Garaiko landare eta zuhaixkak

 

Zunoyar: Ornamentazioko eta bilduma landareak

 

Lurberry: Fruitu txikiko landareen hazitegi ekologikoa. Fruitu jangarriak.

 

El Bosquecito: Miniaturazko paisaiagintza

 

Irun bonsai: Bonsaiak

 

Landarbaso: Garaiko landare aromatikoak

 

Urtinea: Garaiko landareak eta ornamentalak.

 

Montañes: Landare ornamental eta aromatikoak

 

Alcibar: Hosto lehorrekin eginiko konposaketak

 

Aritzkuren: Medikuntza naturala eta kosmetikako artisau produktuak.

 

Haurrentzako landare tailerrak eta jolasak ere izango dira.

 

 

 

 

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna