Albisteak
Datorren asteartean, urtarrilak 10 Udalbatzarrak ohiko bilkura ospatuko du
2017-01-04 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Udalbatzarrak, datorren asteartean, urtarrilak 10, arratsaldeko 18:30tan, ohiko bilkura ospatuko du. Bertan ondoren zehazten diren gaiak eztabaidatuko dira:
GAI ZERRENDA
1.- Bozeramaileen Batzarrak aurrez onartu izanik Udalbatzarrean tratatu ahal izateko “Presoen Eskubideen alde, zigor bikoitzari ez” mozioa.
2.- Bozeramaileen Batzarrak aurrez onartu izanik Udalbatzarrean tratatu ahal izateko “Poliomilitisak jota izan ziren eta gaur egun ondorio berantiar edo post-polio sindromea (PPS), jasatzen ari diren lagunentzat sostengu mozioa.
3.- Diru-laguntzak emateko ordenantza arautzailearen hasierako onespena.
4.- 2015 urteko ekitaldiari dagokion Aurrekontuaren Kontu Orokorra onartzea.
5.- Beatriz Juez Martin: Zinegotzi kargura uko egiten dio.
6.- Galdera eta erreguak.