Albisteak
Datorren astean asfaltatuko dira Arranbideko eta Goikaleko bide-tarteak
2017-03-31 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Eguraldiaren iragarpenari esker, Arranbide 8-16 eta Goikale 19-21 bide-tarteak asfaltatzeko lanak egin ahalko dira. Asfaltatzea asteartetik ostiralera bitartean egingo da.
Hasierako plana honako hau da:
-
Arranbide 8-10
- 4an: Fresatzea
- Asteazken 5ean eta ostegun 6an: Asfaltatzea. Bi egunetan egingo dira, etxeetara sartzea ahalbidetzeko.
-
Goikale 19-21
-
Asteazken 5ean: Fresatzea
-
Ostegun 6an: Asfaltatzea
-
-
Asteazken 5ean eta ostegun 6ko gauean
-
Zebrabide konkordun berri bat egingo da Azkorte bidean, Buruntza bidearekiko gurutzagunean
-
Txartel hotelaren ondoko zebrabide konkordunak konpondu egingo dira
-
-
Ostiral 7an
-
Udaleko brigadak zebrabide konkordunak pintatuko ditu.
-
Asfaltatzeko lanak ORSA enpresari adjudikatu zitzaizkion 33.646 euroan.