Albisteak

Combo Style, Kiroldegiko kirol-modalitate berria

2016-01-19 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Modalitate berri horren funtsa da zenbait ariketa aerobiko egitea, hainbat dantza-estilorekin konbinatuta (zumba, latinoa, aeroboxa...), intentsitate ertain eta altuko tonifikazio batekin. Horrela lortu nahi den lehentasunezko helburua da lan kardiobaskular on bat egitea eta kaloriak/gantzak erretzea.

Saioak astearte eta ostegunetan eskainiko dira, 15:30ean. Ikastaroa egiteko baldintza izango da gutxienez 11 partaideko talde bat osatzea.

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna