Albisteak

BURUNTZALDEKO 6. FUTBOL TOPAKETAK

2016-06-14 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Aurtengo lehiaketan emakumeen taldeek ere parte hartuko dute eta ekainaren 17an eta 18an Lasarte-Oriako kirol instalazioetan garatuko da.

Seigarrenez Buruntzaldea izenarekin kirolaren arloan hitzarmen baten bidez elkarlanean diharduten Udalek (Andoain, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil) bailara mailako futbol topaketa berria antolatu dute.

Ekainaren 17an, ostirala, arratsaldeko 20:00etan udal kiroldegian areto futboleko partida jokatuko dute Andoaingo eta Urnietako taldeek; jarraian, arratsaldeko 21:00etan Usurbilgo eta Lasarte-Oriako taldeek jokatuko dute.

Ostiraleko partidetan irabazle suertatzen diren taldeek larunbatean, ekainak 18, arratsaldeko 17:00etan finala jokatuko dute kirol guneko pistan (Michelin).

Larunbatean 17:00etan futbol zelaian neskek 8ko futbolean ondoko partidak jokatuko dituzte: Infantil mailan, Andoaingo, Urnietako eta Usurbilgo taldeek lehiaketa triangularra jokatuko dute. Senior mailan, ordu berdinean Urnietako eta Lasarte-Oriako taldeek jokatuko dute.

Partida guztiak bukatutakoan talde irabazleei bidezkoa den sari banaketa egingo zaie.

Kartela ikusi

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna