Albisteak
Buruntzaldeako 7. futbol topaketak
2017-08-23 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Zazpigarrenez Buruntzaldea izenarekin kirolaren arloan hitzarmen baten bidez elkarlanean diharduten Udalek (Andoain, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil) bailara mailako futbol topaketa antolatu dute.
Lehiaketa Urnietako kirol instalazioetan jokatuko da irailaren 9an eta 10ean.
Irailaren 9an, larunbata, arratsaldeko 18:00etan hasita, mutilek areto futboleko final erdiak jokatuko dituzte. Lasarte-Oria ordezkatuz Izkiña taldeak jokatuko du. Talde hau izan da Ostadar SKT-k herrian antolatutako areto futboleko txapelketaren irabazlea.
Larunbateko partidetan irabazle suertatzen diren taldeek, igandean, irailak 10, eguerdiko 12:00etan finala jokatuko dute Urnietako kiroldegiko pistan.
Igandean, goizeko 10:00etan hasita, futbol zelaian neskek 8ko futbolean final erdiak eta finala jokatuko dira. Ostadar SKT-ko nesken futbol taldeak ordezkatuko du Lasarte-Oria.
Partida guztiak bukatutakoan talde irabazleei bidezkoa den sari banaketa egingo zaie.