Albisteak
Bularreko Minbizia Goiz Detektatzeko Programa Lasarte Orian (Osakidetza)
2018-07-13 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Osakidetzako Bularreko Minbizia Goiz Detektatzeko Departamentutik, gure udalerriko emakumeentzat bularreko minbizia goiz detektatzeko programa nola garatuko den azaltzen duen informazioa bidali dute Lasarte-Oriako udaletxera.
Norentzat:
50 – 69 urte bitarteko emakumeak
Bularreko minbiziaren lehen graduko aurrekari familiarrak dituzten 40-49 urteko emakumeak.
Detekzio-unitatea:
Onkologikoa
Doktor Begiristain pasealekua 121
20140 Donostia
Programaz informatzeko telefonoa:
943 023030
Hitzorduen epealdia:
2018ko abuztua – 2018ko iraila
Hitzorduak posta bidez bidaliko dira.
Oharra:
BMGDPa bienala da; beraz, hitzordua bi urtez behin errepikatuko da.