Albisteak

Brunet parkearen bukaeran dagoen behatokiko egurrezko pasabidea ireki da

2013-08-08 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Hirigintza eta zerbitzu orokorrak

Duela bost hilabete inguru pasabide hau itxi egin zen, zorua oso irristakorra zegoelako eta erorketa ugari izan zirelako. Hortik aurrera Udaleko obra eta zerbitzuen departamentua konponketa egiteko lanean jarri zen eta zoruari tratamendu ez labaingarri bat ematea erabaki zen.

 

Baina aurten egin dituen euriteen ondorioz atzeratu egin dira lanak tratamendu hau baldintza lehorretan eman behar baita. Hala ere, itxita egon den bitartean zenbait pertsona bertara sartu ziren eta bertan kokatua zegoen baranda hautsi zuten.

 

Azkenik, uztailaren hasieran eguraldi onak egiten hasi zenean konponketa lanak hasi ziren eta irristatzeko tratamendua egin zaio pasabideari. Etorkizunean puskatutako baranda ere konpontzeko lanak egingo dira eta momentuz behin-behineko obretako barandak jarri dira.

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna