Albisteak

Bozeramaileen batzordeak Antzuolan jazo den lasarteoriatar baten heriotzaren inguruko adierazpen bat adostu du

2013-09-19 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala

Lasarte-Oriako Udaleko bozeramailen batzordeak, atzo Antzuolako errepide batean lanean ari zen lasarteoriatarraren heriotza dela eta adierazpen instituzional bat adostu du:

 

Antzuolako lan istripuan gertaturikoaren inguruko adierazpen instituzionala

Atzo goizean, Gipuzkoako Foru Aldundia GI-632 errepideko Antzuola-Bergara tartea eraikitzeko egiten ari den lanetan J.I.A.R. 33 urteko Lasarteoriatar langilea hil zen.

1.Lehenik eta behin, Lasarte-Oriako Udalak bere samina adierazi nahi du, eta elkartasuna helarazi nahi die hildakoaren senitarteko, lagun zein lankideei.

2. Lasarte-Oriako Udalak argi adierazi nahi du lan osasunari lehentasuna emango dion lan harreman eta prebentzio eredua bultzatu behar dugula, eta eredu horrek lan duina eta segurua izan behar duela ardatz. Horretarako, ezinbestekoa da gizarte eta ekonomia arloko eragile guztiek administrazio publikoekin batera norabide berean jardutea.

3. Egiturazko arazo honi aurre egiteko, funtsezkoak dira prebentzioa, prestakuntza eta lan segurtasun eta osasunaren kontrako delituen jazarpena. Norabide horretan lan egin behar dute, hain zuzen ere, gizarte eta ekonomia arloko eragileek eta erakunde publikoek.

4. Horregatik guztiagatik, Lasarte-Oriako Udalak, Bozeramaileen batzordean adierazpen instituzional hau onartu eta zentzu honetan lan egiteko konpromezua hartzen du.

 

 

Lasarte-Orian, 2013ko iraialren 19an

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna