Albisteak

Blas de Lezo atzealdea eraberritzeko obrak hasi dira

2013-10-31 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Hirigintza eta zerbitzu orokorrak

Hurrengo bi hilabeteetan Blas de Lezo atzealdeko kalea itxita egongo da Mitxelingo aparkalekuaren filtrazioak ekiditeko eta aparkalekuen berrantolaketarako bertan egingo diren eraberritze lanak direla eta. Hasiera batetik kale horretako aparkalekuek eman dituzten arazoen konponketa auzotarren eskaera bat izan da eta atzerapenak izan dituzten arren ia 193.800€ kostua izango duten lanak jada martxan dira.

 

Gauzatuko den proiektuak aspektu bat baino gehiago izan du kontutan kale horretan zeuden arazoak konpondu ahal izateko: Alde batetik oinezkoak babesteko beharrezko neurria duten espaloiak diseinatu dira, bai Mitxelingo aldean aparkalekuetako sarrerak nahiz etxebizitzen aldean orain dela gutxi eraiki diren igogailuen inguruak kontutan harturik. Bestetik euri urak jasotzeko sare berria egingo da bertako saneamendu baterakoia banandua bilakatuz eta aparkalekuen sarreretako espaloi berriekin urak barrura joan ez daitezen.

 

Gainera, argiteria berria jarriko da, orain artekoa kenduz eta kontsumo baxuagoko LED teknologia ezarriz. Obra guztia beste 12 enpresen artean lehiaketa bidez esleitu zaion Morga S.L enpresak egingo du.

 

 

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna