Albisteak

Bizitzeko eta elkarbizitzeko hezkuntza ikastaroa gurasoentzat

2015-01-17 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala

Lasarte-Oriako Udalak urtarrilak 21etik hasita hurrengo lau asteazkenetan, arratsaldeko 18etatik 20etara Villa Mirentxuko hitzaldi aretoan gurasoei zuzenduriko ikastaro interesgarria eskainiko du gurasoei zuzendurik bizikidetzaren inguruan.

 

Ikastaro honetan guraso gisa bizi ditugun eguneroko zailtasunei aurre egiteko tresnak landuko dira. Hobeto bizitzen, elkarbizitzen eta hezten ikasteko balioko digu. Eskola, familia eta gizarte harremanetan hobetu nahi duenari zuzenduta dago. Baketikek eskainiko du eta Izan Proposamenean oinarrituko da, gure seme-alabak pertsona izaten hezteko xedea duen hezkuntza proposamenean.

 

Herriko ikastetxeek ezagutzen dute dagoeneko proposamena eta orain guraso eta herritarron txanda iritsi da. Bi ikastaro antolatu dira urtarrilean, bata euskaraz eta bestea gazteleraz.

 

Datak:

 

Urtarrilak 21 eta 28,

Asteazkenak 18:00etatik 20:00etara

Euskaraz

 

4 eta otsailak 11,

Asteazkenak 18:00etatik 20:00etara

Gazteleraz

 

Ikastaroak Villa Mirentxun izango dira, doakoak dira eta herritar guztiak gonbidatuak daude. Aurrez izen-ematea ezinbestekoa da.

 

Horretarako deitu 943 251005 telefonora edo idatzi m.aseginolaza@baketik.org helbidera.

 

 

  1. Zer da Izan Proposamena?

 

Izan Proposamenaren helburua baliabide teorikoak eta praktikoak eskaintzea da geure burua eta besteak pertsona izaten hezteko. Eskolan, familian eta gizartean hobetzeko helbururarekin parte hartzen duen edozein pertsonari edo talderi zuzendua dago. Helburu horrekin, hobeto bizitzeko, elkarbizitzeko eta hezteko zortzi ikaskuntza nagusitan biltzen du bere edukia. Beste helburu batzuez gain, proposamen honek tutoretza, etika edota etika- eta gizarte-hezkuntza orduetarako edukiak eskaini nahi ditu.

 

Bere oinarria, edukia eta xedea pertsona izateko ikaskuntzan kokatzen duenez, Izan proposamena gaitasunen hezkuntza bultzatzeko Europako korronteari egindako ekarria da, LOE-k jasotzen dituen Europako Batzordeak definitutako funtsezko zortzi gaitasunak garatzen diren hiru esparru nagusienak sakontzen baititu: pertsonaren garapena, harremana eta elkarreragina, eta adierazpena eta komunikazioa. Era berean, Gizalegez, Gizarte- eta Hezkuntza-arloko Konpromisoarekin bat egiten du, bakearen, bizikidetzaren eta giza eskubideen begirunearen kultura sustatzeko oinarriak ezarriz.

 

Bi alderdi ondo bereiziak ditu Izan proposamenak, material eta helburu bereiztuekin: bere oinarri teorikoak eta proposamen praktikoak. Era berean, heziketaproposamen hau garatzeko eta esperientziak partekatzeko prest dauden ikastetxe, irakasle eta familia-sare baten sorrera dakar Izan Proposamenak.

 

 

  1. Ikastaroren helburuak

 

·Izan Proposamenaren aplikazio praktikoari eta bere oinarrizko lau ikaskuntzei sarrera egitea.

 

·Bizitzarako eta bizikidetzarako hezkuntzan garrantzitsuena den horren inguruan gogoeta pertsonala eta taldekakoa egiteari laguntzea.

 

·Baliabide teorikoak eta iradokizun praktikoak eskaintzea pertsona izaten geure burua hezteko beharrean eta pertsona izaten besteak hezteko esperientzian sakontzeko.

 

·Bi ondorio izango dituen erreferentzia-eremua sortzeko aukera eskaintzea: (1) abiapuntu eraikitzailetik eta gizaki-eratzailetik bizitzako eta bizikidetzako zailtasunei eta gatazkei aurre egitea ahalbidetuko duena; eta (2) giza izaeraren kausa eta helburu zintzoenak hezitzaileak beraren baitan antzeman ditzakeen esperientzietan oinarrituko dituena.

 

 

3. Edukiak

A. Izan Proposamena ezagutzea

      1. Kontzeptu-eremua

·Diagnosia

·Helburuak

·Kontzeptu-ezarpena

 

2. Izan Proposamenaren lan-eremua

·Izan Proposamenaren eduki materiala

·Iradokizun praktikoen lau adibide

·Izan Proposamenaren ezaugarri bereziak

 

        B. Izan Proposamena bizitzea eta partekatzea. Geure burua hezteko eremu teorikoa

        eta hezteko iradokizun praktikoak.

1. Gizakion izaera mugatuaren ikaskuntza.

2. Esker onaren ikaskuntza.

3. Kontzientziari entzutearen ikaskuntza.

4. Giza duintasunaren ikaskuntza.

 

  1. Metodologia

 

Ikastaroek hitzaldiak eta solasaldiak bateratzen ditu. Bada denbora bakarkakoeta taldeko lanak egiteko ere.

 

Informazio gehiago nahi izanez gero kontsultatu: www.izanproposamena.org

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna