Albisteak

Biziberritzen Programa hazten da

2017-01-09 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Biziberritzen deritzon komertzioa promozionatzeko programa hasten doa 2017an 10 hitzarmen sinatu direlarik. Gaur sinatu dira hitzarmenak parte hartu duten komertzioekin.

Parte hartu duten 10 establezimenduekin egindako sinatze-ekitaldian Jesus Zaballos alkateak azpimarratu du ekimen hau interesgarria dela herriari bizia emateko, gaur egun itxita dauden lokalen merkataritzako funtzioa berreskuratuz.

Biziberritzen programaren helburua da gaur egun hutsik dauden lokal komertzialak udalerriko beste denda batzuen erakusleiho gisa erabiltzea. Gauza da lokal itxien irudia ekiditea, gure kaleetako merkataritza-giroa hobetuz eta herriko beste denda batzuei beren artikuluak sustatzeko aukera emanez.

Gogorarazi zien bertaratu zirenei, programan parte hartzeko, ATERPEAko bazkide izan behar dela, helburuetako bat asoziazionismoa bultzatzea delako. Ekimen honek interes handia sortu du beste udalerri batzuetan, nesteak beste, Santurtzin, Pasaian, Gasteizen…

Bestalde, Ramon Ormazabalek, bazkideen izenean, eskertu egin zion Udalari ekimena eta bazkideei kolaborazioa. Eta esan zuen ere,  Biberritzen programara jende gehiago hurbiltzea zela bere desira.

Biziberritzen programak aurten 10 establezimenduk osatzen dute, hiru gunetan: Geltoki Kalean (Otaegi altzari-denda zenekoan), Txuri Urdin taberna zenekoan eta Anaiaken. Establezimendu parte-hartzaileak hauek dira: Isu leihoak, Ormazabal loradenda, Alba moda, Olmi Mertzeria, Alcar leihoak, Noaoa Bidaiak, Maiane lurrindegia, Noelia Calero Osteopatia eta Fisioterapia, Ola Markogintza, eta Lasarte Parafarmazia. Erakusleiho bat instalatuta, establezimendu horiek herriko beste eremu batean promozionatuko dituzte beren produktuak.

 

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna