Albisteak
Birziklatu Lasarte-Orian
2016-06-13 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Datorren ekainaren 17an (ostirala), urte osoan zehar BIRZIKLATU proiektuan parte hartu duen gazte taldeak dinamizatutako ekitaldi publiko bat burutuko da Lasarte-Oriako Okendo Plazan. 17:00etatik 19:00etara, XXL tamainako eskuz egindako egurrezko jostailuekin aritzeko aukera izango dute 6-12 urte bitarteko haurrek.
Ekitaldia 2015-2016 ikasturtean zehar Lasarte-Oriako BIRZIKLATU proiektuan aritu diren gazteek antolatua izango da, LASARTE-ORIAKO UDALEKO INTERBENTZIO GIZA-HEZITZAILEAREN ZERBITZUKO hezitzaileekin batera.
BIRZIKLATU PROIEKTUA:
HEZI ZERB Elkarteak, EDUCO Fundazioarekin elkarlanean, Gipuzkoako udalerri ezberdinetan sustatzen duen proiektu bat da. Eredu eta dinamika ezberdinez osaturik, Lasarte-Oriako kasuan, egurraren eskuzko lanketa oinarritzat izan duen 12-16 urte bitarteko 6 gazte aritu dira parte hartzen. Aipatutako ekitaldian, 2015-2016 ikasturtean zehar garatutako “Billar-Golf” jolas berria estreinatuko da eta animatzen diren haurrek aurreko urteetan eraiki diren jolas ezberdinak probatzeko aukera izango dute.
Birziklapenaren inguruan bueltaka dabilen proiektu honetan, erabilpenik gabeko egur zati zein altzari zaharrak erabili dira geure jolas erraldoiak eraiki ahal izateko. Izan ere, proiektuaren funtsa gure gazteen artean balore positiboak txertatu eta hedatzea da, hala nola: birziklapena, parte hartzea, osasunerako hezkuntza, elkartasuna, kultura aniztasuna, etab.