Albisteak
Biohondakinak gaika biltzeko zerbitzu berria, edukiontzi marroiaren bitartez
2017-01-09 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Lasarte-Oriako Udalak datorren astelehenetik aurrera jarriko du abian biohondakinak gaika biltzeko zerbitzu berria, edukiontzi marroiaren bitartez. Edukiontzia zabaltzeko beharrezkoa da izena ematea eta txartel elektronikoa jasotzea. Kanpaina urtarrilaren 16an hasiko da eta urtarrilaren 28rarte iraungo du.
Jesus Zaballos alkateak, Ingurumeneko zinegotzi Agustin Valdivia eta Artelatz enpresako arduradun Eduardo Arzak lagun dituela, jakinarazi du aste honetan bertan instalatuta geratuko direla herriko bide publikoetan 57 edukiontzi berri. Pozik agertu da alkatea, azkenean bete baitu konpromisoa, eta herriatarren parte-hartzearekin batera, urrats handia izango baita ingurumena gehiago errespetatuko duen hondakinen kudeaketan. Hori dela eta, animatu egin ditu lasarteoriatarrak gaikako bilketan parte har dezaten.
Edukiontzi marroiak sarraila dauka eta zabaltzeko txartel elektroniko bat behar da, nahitaezkoa baita gaikako bilketa ondo egitea kalitatezko konposta lortzeko.
Ekimenak etxebizitzetan sortutako biohondakinak gaika biltzea lortu nahi du; hala ere, beste ekoizle berezi batzuk ere parte hartzeko aukera izango dute, hala nola: ostalaritzako establezimenduak, biohondakinak sortzen dituzten komertzioak edo elkarte gastronomikoak.
Helburu nagusia Lasarte-Oriako gaikako bilketa indizeak hobetzea da, eta bidenabar, zabortegira eraman beharreko hondakin kantitatea nabarmenki murriztea. Jasotako biohondakinak konpostaje planta batera eramango dira kalitatezko konposta lortzeko. Konpost hori nekazaritzan edo lorazaintzan erabiliko da. Kontuan izan behar da etxeetan sortzen ditugun hondakinen %43 biohondakinak direla.
IZENA EMAN ETA JASO ZURE TXARTELA
Parte hartzeko izena eman behar da kanpainaren informazio bulegoan edo informazio puntu ibiltarian eta txartel elektronikoa eta behar diren materialak emango dira bertan dohainik:
• Txartel elektroniko bat edukiontzi marroia zabaltzeko.
• Biohondakinak etxean jasotzeko ontzia.
• 75 poltsa konpostagarri.
• Edukiontzi marroian utzi behar diren hondakinen inguruko informazio-foiletoa.
Ekoizle bereziei 40 litroko ontzia eta poltsa konpostagarri handiagoak emango zaizkie, txartel elektronikoaz eta informazio txartelaz gain.
Izena emateko orduan, etxe-jabearen izen-abizenak eta NAN zenbakia eskatuko dira.
Txartel elektroniko bat emango da etxebizitza bakoitzeko; txartel bakoitza etxebizitza zehatz batera lotua egongo da.
Poltsak biodegradagarriak dira, hau da, deskonposatu egiten dira konpostaje-prozesuan. Iragazgaitzak eta transpiragarriak dira usain txarrak saiheste aldera. Oso garrantzitsua da ez erabiltzea beste ezertarako; ez da erabili behar inoiz plastikozko poltsarik.
INFORMAZIO BULEGOA
Antonio Mercero gunean (Udaletxe berria, behea) Urtarrilaren 16tik 28ra 9:00-13:00 ordutegian
KANPAINAREN INFORMAZIO-TELEFONOA:
900 104342
Kanpainan zehar herritarrei artapena emateko doako telefonoa jarriko da. Astelehenetik ostiralera, 9:00etatik a 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara egongo da indarrean.
KANPAINAREN BESTE BALIABIDE BATZUK
Aste honetan edukiontziak kalean jartzearekin (zerbitzua hasi baino aste bat lehenago) herritarren atentzioa piztu nahi da; gauza bera lortu nahi da Udaletxeko balkoian zintzilikatutako oihalarekin eta kaleetako faroletan zintzilikatutako kuboekin.
Gaurtik hasita informazio diptiko bat banatuko da etxebizitza guztietara. Ekoizle bereziek gutun bat jasoko dute diptikoarekin batera. Kartelak jarriko dira eraikin publikoetan eta komertzioetan.
Antonio Mercero gunean egongo da kanpainako informazio bulegoa eta bi ingurumen-hezitzaile egongo dira bertan.
Puntu ibiltarian 6x3 metroko karpa bat erabiliko da. Bere hiru alde estaliak egongo dira informazio oihalekin. Bi ingurumen-hezitzaile herritarrak artatzen egongo dira ahalik eta bizkortasun eta erosotasun handienaz. Bi mahai eta aulkiak jarriko dira. Lanpara autonomoak erabiliko ditugu karparen barnealdea argiztatzeko beharrezko den ordutegian. Musika ekipo autonomoa ere jarriko da gunea girotzeko eta herritarren arreta gureganatzeko.
Furgoneta errotulatu bat erabiliko da kanpainaren irudiekin, puntu ibiltarian banatuko diren materialen garraiorako eta biltegirako.
Bi asteetan zehar ingurumen-hezitzaile bat ibiliko da triziklo berezi batekin, informazio panel bat eramango du lotua. Herritarrak informatu eta bulegora edo puntu ibiltarira erakartzea izango da helburua. Era berean, ekoizle bereziak diren establezimenduak bisitatuko ditu informazioa emateko eta parte hartzera animatzeko.
INFORMAZIO PUNTU IBILTARIAK PUNTOS - INFORMATIVOS ITINERANTES
EGUNA / DÍA |
ORDUTEGIA HORARIO |
BARRIO |
UBICACIÓN
|
Urtarrillak 16, astelehena Lunes 16 enero |
14:00etatik -20:30etara |
ORIA - BASAUNDI |
Tenis pista aurrean Frente a las pistas de tenis |
Urtarrillak 17, asteartea Martes 17 enero |
14:00etatik -20:30etara |
OZTARAN - ARRANBIDE |
Oztaran plaza |
Urtarrillak 18, asteazkena Miércoles 18 enero |
9:00etatik -14:00 etara |
ZUMABURU Azoka txikia / Mercadillo |
Kale Nagusia 32 |
Urtarrillak 19, osteguna Jueves 19 enero |
14:00etatik -20:30etara |
CENTRO |
M. Lekuona Kultur-etxea Casa de Cultura M. Lekuona |
Urtarrillak 20, ostirala Viernes 20 enero |
14:00etatik -20:30etara |
ZUMABURU |
Isla Plaza |
Urtarrillak 21, larunbata Sábado 21 enero |
9:00etatik -14:00 etara |
SASOETA |
Jaizkibel Plaza |
Urtarrillak 23, astelehena Lunes 23 enero |
14:00etatik -20:30etara |
SASOETA |
Andatza Kalea |
Urtarrillak 24, asteartea Martes 24 enero |
14:00etatik -20:30etara |
ZABALETA |
Zabaletako Plaza |
Urtarrillak 25, asteazkena Miércoles 25 enero |
14:00etatik -20:30etara |
ATSOBAKAR |
Mugako ibilbidea |
Urtarrillak 26, osteguna Jueves 26 enero |
14:00etatik -20:30etara |
ERDIALDEA / CENTRO |
Okendo Plaza |
Urtarrillak 27, ostirala Viernes 27 enero |
14:00etatik -20:30etara |
ERDIALDEA / CENTRO |
Okendo Plaza |