Albisteak
Bihar ospatuko den ez-ohiko udalbatzarrean hurrengo urteko tasak finkatuko dira
2013-11-07 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala
Udalbatzarrak hurrengo ostiralean, AZAROAK 8, goizeko 9:30etan, EZ-OHIKO bilkura egingo du jendaurreko ekitaldian, hurrengo urteko tasak jasotzen dituen ordenantza fiskal berriak onartzeko eta hurrengo gaiak lantzeko:
GAI ZERRENDA
1.- 2013 ekitaldian kredituak aldatzeko gaur arte bideratu diren dosierren berri ematea.
2.- Kreditu gehigarrien bidez kredituak aldatzeko dosierra, 2013/2 zenbakiaz identifikatua, onesteko proposamena.
3.- 2014. Urterako Ordenantzak aldatzeko espedientea onesteko proposamena.