Albisteak
Bihar eta etzi hirigintza parte-hartzailearen bi saio Tximistarretan
2013-07-08 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Hirigintza eta zerbitzu orokorrak
Orain dela hilabete, Tximistarreta parkeko parte-hartze proiektua aurkeztu zuen Udalak eta bertan hirigintza herritarrekin egiteko nahia adierazi zuen.
Herriaren erdian kokaturiko gunea dugu Tximistarreta, azkene finean lehenago edo beranduago guztiok erabiliko duguna, eta beraz, Udalaren ikuspuntutik herritarren parte-hartzea eta laguntza beharrezkotzat jotzen da gune honi buruzko iritziak, ideiak eta proposamenak jaso eta herritarren beharretara egokitutako zonaldea eraikitzeko.
Horretarako parte-hartze ekimen bat diseinatu da. Bertan, udalerriko, eta zehazki parkearen inguruko, esparru ezberdinetako taldeak biltzen eta hauekin parkearen etorkizuneko erabilera zein izango den aztertzeko behaketak egiten ari da Udala. Beraz, zentzuzkoa da, talde hauetako bat herritar interesatuek osatua izatea, eta horregatik, hurrengo astean egingo den ekimenera joateko deialdia zabala egin nahi da Parte-hartze departamentutik.
Dagoeneko saio asko burutu dira: Andrejoakineneko haur-eskolako eta Sasoeta-Zumaburuko umeekin, Jalgunekoekin, Gaztelekukoekin eta ingurumenaren defentsan aritzen diren taldeekin. Bertan, Tximistarretako zelaian 30 minutuz ibiltzeko eta ondoren gunearen balorazio bat egiteko aukera izan dute. Eta guzti honek, etorkizuneko parkearen diseinuan erabiltzeko datu interesgarriak sortuko ditu.
Hurrengo astean, beraz, herritarren txanda izango da eta bi saio egingo dira: alde batetik Sasoetako auzotarrekin eta bestetik animatzen den herritar ororekin.
Animatu eta eman zure iritzia!!!!
Auzotarrekin saioa
DATA: Uztailaren 9ean
ORDUA: 18:00-19:00 LEKUA: TXIMISTARRETA Parkea
EKINTZA: 30minutuko saio batean
parkeko zelaira sartzeko eta parkeaz
gozatzeko aukera egongo da.
Herritarrekin saioa
DATA: Uztailaren 10ean
ORDUA: 18:00-19:00 LEKUA: TXIMISTARRETA Parkea
EKINTZA: 30minutuko saio batean
parkeko zelaira sartzeko eta parkeaz
gozatzeko aukera egongo da.