Albisteak
Bihar, apirilak 8, udalbatzarrak ohiko bilkura egingo du
2014-04-07 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala
Udalbatzarrak hurrengo ASTEARTEAN, APIRILAK 8, 18:30etan, OHIKO bilkura egingo du jendaurreko ekitaldian. Bertan hurrengo gaiak landuko dira:
GAI ZERRENDA
1.- 2013 ekitaldian kredituak aldatzeko gaur arte bideratu diren dosierren berri ematea.
2.- 2014 ekitaldian kredituak aldatzeko gaur arte bideratu diren dosierren berri ematea.
3.- 2013. ekitaldiko diruzaintzako kontuen errejistroaren berri ematea.
4.- 2013ko ekitaldiko likidazioaren dosierraren berri ematea.
5.- "A-12 Mirentxu HEIko Pablo Garaikoetxea irakaskuntzarako ekipamenduaren g-1 partzelaren xehetasunezko estudioaren aldaketa" dokumentuari behin betiko onespena ematea.
6.- Galdera eta erreguak.