Albisteak

Bihar 2014ko inauterietako gaia aukeratzeko bilera egingo da

2013-10-28 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kultura eta Jaiak

Iazko inauterien antolaketaren balorazio positiboa egin ondoren, aurtengoak ere modu berean egitea erabaki zen. Pixkanak, festa honen antolaketan parte-hartzea handituz eta indartzen ari da eta aurreko urteko pausoei jarraituz, herritarrek proposaturiko gaia bat landuko da. Jadanik proposamen guztiak jaso dira eta bihar arratsaldeko 19etan Manuel Lekuona Kultur etxean bilera deitu da gai horren aukeraketa egiteko.

 

Orain artean, Udal eraikinetan kokatutako postontzietan eta internet bidez ere bai gaiak proposatzeko aukera izan da eta asko izan dira parte hartzera animatu diren herritarrak. Ondorioz gai asko jaso dira. Hala ere, batzuen artean antzekotasun handiak daudenez taldeka sailkatu dira eta horrela gehien entzun diren taldeak hauek dira:

 

-Ipuinak

-Musika

-Munduko kulturak

-Animaliak

-Zirkoa

-Marrazki bizidunak

-…

Ikusi gai guztiak PDF

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna