Albisteak
Bidez bide garraioa zerbitzua erdigunera jaisteko arazoak dituztenentzat
2013-11-29 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Gizarte Zerbitzuak
Landa ingurunean edota herri gunetik urrutiratuta dauden auzuneetan bizi diren 65 urtetik gorako edo mugikortasun arazoak dituzten pertsonek garraio zerbitzua izango dute abenduaren 2tik aurrera astegunetan sendagilearengana joateko edo erosketak egiteko besteak beste, erdigunera jaisteko beharra dutenean.
- OINARRITZEA
Behemendi Landa Garapen Elkarteak bultzaturik eta Lasarte-Oriako Udaleko Gizarte Zerbitzu sailaren laguntzarekin, landa eremuko adineko biztanleria eta gizarte zerbitzuen inguruko diagnostiko lana burutu zen. Lan hauen ondorioz, arlo ezberdinetan sailkatutako beharrak eta hobetze proposamenak jaso ziren:
- Garraio beharra
Zerbitzuetatik distantzia eta garraio publikorik ez.
Bakartze geografikoa, soziala eta osasun arazoak.
Hauetan oinarrituta eta herriko nekazal auzoen eta baserrien sakabanaketak suposatzen duen arazoaz jabetuta, proiektu berri bat diseinatu da, BIDEZ-BIDE Programa-Garraio Zerbitzua, landa ingurunean eta sakabanaturik bizi diren adinekoen eta ezinduen bizitza kalitatea hobetu nahian.
- HELBURUAK
- Mugikortasun arazo handiak dituzten pertsonei eta landa eremuan bizi diren adineko pertsonei aukerak eman «ez ohiko» eginkizunak beren kabuz egin ditzaten, adibidez: noizean behin egiten direnak (sendagilearengana joan, gestioak eta erosketak egin).
- Erabiltzaileek autonomia gehiago lortzea.
- Beren kabuz mugitzeko zailtasun handiak dituztenei gizarte gorabeheretan gehiago parte hartzen lagundu.
- Gizarte bazterketa saihestea.
- Hirigunera hurbiltzeko zailtasunak saihestea.
- Hiri eta landa eremuko harremanak eta loturak mantendu eta bultzatzea.
- Pertsona ahal den neurrian bere ingurunean mantentzea.
- NORI ZUZENDUA
Landa ingurunean edota herri gunetik urrutiratuta eta barreiatuta dauden auzogunetan bizi eta isolamendu arriskuan daudenentzat. Ondoko baldintzak betetzen dituztenek eska dezakete programa honetan partehartzea.
- 65 urte baino gehiago izatea.
- Mugikortasun arazoak izatea.
- EKINTZA
Landagunean bizi diren adinekoak eta mugikortasun arazoak dituztenak herriraino joan-etorria egiteko garraio zerbitzua; horretarako landaguneko bideetan ibiltzeko aproposa eta mugikortasun arazoak dituzten pertsonak garraiatzeko egokitutako ibilgailu bat erosi da eta.
- ZERBITZUAREN EZAUGARRIAK
Egokitutako furgoneta baten zerbitzua eskeintzen da astegunez, non onuradunak bere herriko erdigunera jeisteko aukera izango duen, etxerako buelta gidariarekin adostuz.
6. ZERBITZUAREN ANTOLAKUNTZA
- Abenduaren 2tik aurrera martxan
-Zerbitzuaren kostua Udalak eta Behemendik hartuko dute bere gain, doakoa izango da erabiltzailearentzat.
- Astelehenetik ostiralera eskainiko da goizeko 08:00-12:00 ordutegian, beti ere lanegunetan.
- Onuradunak gutxienez egun bat aurretik deituko du telefonoz txanda eskatzeko, bidaia eguna, ordua eta lekua zehaztuz. Telefonoa: 626136976